Gaur arratsaldetik aurrera emango die haurren gabon-jarduerei hasiera, eta urtarrilaren 4an, berriz, amaiera Euro batekoa da sarreraren prezioa adingabeentzat (helduak doan sartuko dira) Bildutako dirua Haurren Merkatu Txiki Solidarioan ALCER giltzurrunen gaixotasun kronikoa dutenen elkartearentzako bildutakoari gehituko zaio
Ohiko formatuan itzuli dira Gabonak Barakaldora, eta horrek esan nahi du pandemiaren bi urteen ondoren berreskuratuko dela haurren ludoteka. Barakaldoko frontoia jada espazio magiko bihurtu da txikienak jolasteko eta gozatzeko, eta arratsalde honetatik urtarrilaren 4ra arte Gabonetako espazio hori izango dute.
Txikiek euro bat ordainduko dute sarrera (nagusiak doan sartuko dira) eta biltzen den dirua Merkatu Txiki Solidariorakoari gehituko zaio. Udalerriko aisialdi-taldeek kudeatuko dute ludoteka: Atarrabi, Jóvenes 88 Gazteak, Barakaldo con el Sahara Salam, Elbarritu Fisikoen Kolektiboa, Laguntzaile Salestarren Elkartea, Ainara, Illazki, Elizalde Skaut Taldea.
Urte batetik 8 urtera bitarteko umeentzat da gunea. Ludoteka 11:30etik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara zabalduko da, abenduaren 31n (19:00etan itxiko da) izan ezik. Abenduaren 24an eta 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.