Kontratu mugagabeak % 148,3 gehitu ziren 2022an 2021aren aldean
Abenduan, 88 langabe gehiago izan dira Euskadin, % 0,08, eta 110.798 langabe daude, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan erregistratutako datuen arabera. Duela urtebeteko datuekin alderatuta (2021eko abendua), 4.047 langabe gutxiago daude.
Kontratazioari dagokionez, azken hilabeteetako joerari eutsi zaio, eta kontratazio mugagabea nabarmendu da, guztizkoaren % 21,29an kokatu baita. 57.989 sinatu ziren, eta horietatik 12.345 mota horretakoak izan dira. Urte arteko balantzean, eta lan-erreformaz geroztik kontratazioak egonkortu eta, beraz, bolumen globala murriztu diren arren, 2022an 199.995 kontratu mugagabe sinatu dira, 2021ean baino % 148,3 gehiago.