Joan den urtearen amaieran, estatuko gobernuak gasaren azken baliabideko tarifaren (TUR) prezio berriak argitaratu zituen. Azken baliabideko tarifa berri hori hiru hilean behin eguneratzen da, ekainaren 22ko ITC/1660/2009 Agindua betez. Bestetik, Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerraren ondorioei aurre egiteko neurrien esparruan, tarifa hori ezingo da % 15 baino gehiago eguneratu. Nolanahi ere, gobernuak onartutako eguneratzea ez da muga horretara iristen. Eguneratze horrek tarifaren termino aldakorrari eragiten dio, termino finkoa aldatu gabe dagoen bitartean.
Hauek dira gas naturalaren tarifa berriak
Tarifa |
||
Termino finkoa (€/ bezero/hil) | Termino aldakorra (€/ Kwh) | |
TUR 1: 5.000 kWh/urte edo gutxiagoko kontsumoa |
5,03 |
0,07038891 |
TUR 2: 5.000 kWh/urte baino gehiagoko eta 15.000 kWh/urte edo gutxiagoko kontsumoa |
9,52 |
0.06753009 |
TUR 3: 15.000 kWh/urte baino gehiagoko eta 50.000 kWh/urte edo gutxiagoko kontsumoa |
20,54 |
0,06535966 |
Tarifa horiek zergen aurretik adierazita daude.
Jabeen erkidegoei aplikatu beharreko tarifak ere argitaratu dira; honako hauek dira:
Tarifa |
|||
Termino finkoa (€/ bezero/hil) |
Termino aldakorra (€kWh) |
||
Batez besteko historikoaren berdina edo txikiagoa den kontsumoari aplikatua | Batez besteko historikoaren gainetik dagoen kontsumoari aplikatua. | ||
TUR.RL4: 50.000 kWh/urte baino gehiagoko eta 300.000 kWh/urte edo gutxiagoko kontsumoa |
58,48 |
0,08065242 | 0,10081553 |
TUR.RL5: 300.000 kWh/urte baino gehiagoko eta 1.500.000 kWh/urte edo gutxiagoko kontsumoa |
164,82 |
0,07969678 | 0,09962098 |
TUR.RL6: 1.500.000 kWh/urte baino gehiagoko eta 5.000.000 kWh/urte edo gutxiagoko kontsumoa |
1.143,93 |
0,07274916 | 0,09093645 |
TUR.RL7: Urtean 5.000.000 kWh baino gehiagoko eta 15.000.000 kWh edo gutxiagoko kontsumoa |
3.189,46 |
0,06939025 | 0,08673781 |
TUR.RL8: 15.000.000 kWh/urte baino gehiagoko eta 50.000.000 kWh/urte edo gutxiagoko kontsumoa |
6.937,62 |
0,06912603 | 0,08640754 |
TUR.RL9: 50.000.000 kWh/urte baino gehiagoko eta 150.000.000 kWh/urte edo gutxiagoko kontsumoa |
10.990,99 |
0,06894381 | 0,08617977 |
TUR.RL10: 150.000.000 kWh/urte baino gehiagoko eta 500.000.000 kWh/urte edo gutxiagoko kontsumoa |
37.292,74 |
0,06886586 | 0,08608233 |
TUR.RL11: 500.000.000 kWh/urte baino gehiagoko kontsumoa | 258.779,70 | 0,06857229 | 0,08571536 |
Lehengaien kostu hauek izango ditu:
Urriaren 18ko 18/2022 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera (€/ kWh) | Ekainaren 22ko ITC/1660/2009 Aginduaren formularen arabera (€/ kwh) |
0,066091459 |
0,09804718 |
Tarifa horiek ere zergen aurretik adierazita daude.
Gaur egun, BEZa da gasaren fakturari aplikatzen zaion zerga esanguratsuena, eta aldi baterako % 5ean dago.