Auzitegi Gorenak ustelkeriagatik bi langileri kartzela-zigorra ezarri dien epaia ezagutu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak agindu zuzena eman du HAZI Fundazioko eta Arabako Parke Teknologikoko gerentziek horren arabera joka dezaten.
Epaiaren berri komunikabideen bitartez jaso da, eta oraindik zigorra jaso duten pertsonek ez diote jakinarazpen ofizialik egin ez erakunde bati, ez besteari. Jakinarazpena jaso bezain laster, epaiak adierazten duen guztia betetzeaz gain, HAZIk eta Arabako Parke Teknologikoak bi langileen kaleratzeak egingo ditu, Auzitegi Gorenaren sententzia eta Langileen Estatutua betez.