Bihar egingo da karga-proba Laudioko San Juan errekaren ibilguaren gaineko zubi berrian

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako URA-Uraren Euskal Agentziak  bihar egingo du Laudioko San Juan errekaren aire zabaleko ibilgu berriaren gaineko zubiaren karga-proba. Errekak Nerbioi ibaiarekin bat egiten duen bokalean dagoen zubiaren karga-proba da: zubia behin betiko ireki aurreko mugarria da, eta ingurunearen egokitzapen hidraulikoaren amaiera.

San Juan errekaren azken zatian zabalera nabarmen eskasa zen: kanalizatua eta estalia, uholde-arrisku nabarmena sortzen zuen. Orain arte, obrak egin dira San Juan erreka aire zabalean jario dezan, ahalmen hidrauliko handiagoa izan dezan ur-goraldien aurrean segurtasuna handitzeko eta ibaiaren eta hiri-espazioaren arteko integrazioa lortzeko.

Obrek 1.071.865,31ko aurrekontua dute, BEZa barne, eta otsailean amaituko dira.

Informazio gehiago: https://www.uragentzia.euskadi.eus/albistea/2022/urak-laudioko-san-juan-errekaren-ibilgu-lehengoratuan-zubi-berriaren-habeak-jarri-ditu/webura00-contents/eu/

Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Plana – Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU