Nafarroak 2023ko FITURen “Bestelako Turismoa»-ren inguruan hausnarketa egiteko gonbidapena luzatuko du, bidaiatzeko modu jasangarria, irisgarria eta inklusiboa

Aurten, Nafarroak, FITURen, helmuga jasangarri eta erreferentziazko gisa duen posizionamendua indartuko du, eta azokako publikoari gonbidapena egingo dio Zer da zuretzako bestelako turismoa? galderaren inguruan hausnar dezan. Gai hori izango da herrialdeak azokan zehar standean garatuko dituen jardueren ardatza, eta turismo jasangarri, irisgarri eta inklusiborako garrantzitsuak diren hainbat osagairi buruzko mahai-inguruak izango dira.

Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak eta Maitena Ezkutari Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak nabarmendu nahi izan dute aurten Foru Komunitateak esperientzia turistiko ezberdinak izango dituztela ardatz zeinetan enpresa eta entitate nafarrek balio hauek barne hartu dituzten. Era berean, adierazi dute agenda partaidetza jarduerekin osatuko dela, FITUR bisitatzen duen publikoak eta azoka sare sozialetatik jarraitzen duenak bere ikuspuntua azaldu ahal izan dezan ‘Zer da Bestelako Turismoa zuretzat?’ gaiari buruz.

Bestalde, ziurtatu dute aurten Nafarroaren eguna urtarrilak 18an, asteazkena, arratsaldez ospatuko dela eta María Chivite Nafarroako Lehendakariaren hala nola gizarteko beste hainbat pertsona ospetsuren eta Nafarroako sektore turistikoaren etorrerarekin kontatuko duela.

Standa

Standa, 500 metro karratukoa, kalitatezko material natural berrerabilgarriekin, formatu handiko pantailekin, inpaktu goreneko irudiekin eta publiko ororentzako irisgarritasun maximoarekin diseinatu da, eremu hau ezaugarri teknologiko, berritzaile, jasangarri eta irisgarriekin hornitzea lortzeko.

Erabili diren diseinua, irudiak eta euskarri bisualen harira, oihan koroatua simulatzeko sorrera berritzaile eta jasangarri bat irudikatuko da. Eta oihan hau standaren hormetan nabarmendu egin da enborren artean espazio naturalekin tartekatutako egur naturalaren erabilera eginez.

Teknologiaren harira, ikus-entzunezko ekipo bat eta streaming erako beste bat erabiliko dira, eszenatoki hibridorako 3,5×2 metroko lead pantaila batekin, zuzeneko emanaldiak egiteko, edukia denbora errealean administratuz.

Standa diseinatu, muntatu eta desmuntatzeko zeregina Agencia Evol Publicidad SAU enpresari esleitu zaio, 207.899,78 eurogatik (BEZ barne). Kopuru honetan barne hartu dira bai Fitur azoka eta bai standa beste 4 azoka nazionalekin (Navartur, B-Travel, Expovacaciones eta INTUR) egokitzea.

Programa profesionala

Nafarroak FITUR-eko jardunaldi profesionaletan bere standean ospatzeko aurkezpenak eta mahai-inguruak proposatzen ditu, zeinetara azokako jardueren programa prestatzeko 2022ko azarotik garatu diren baterako lanetan proiektu berritzaileak, jasangarriak nahiz merkaturagarriak proposatu zituzten Nafarroako profesionalak, enpresak, elkarteak eta toki entitateak bertaratuko diren.

Ostegunean, urtarrilak 19, 13:00etan, modu jasangarrian grabatutako “La Otra Huella” serie dokumentala aurkeztuko da, zeinek proposatzen duen, karbono-aztarna minimoa sortuz, Nafarroa osoa zeharkatzeko erronka. Dokumental honek, 6 kapituluren eskutik, frogatzen du “Bestelako Turismoa” aukera erreala dela, ingurumena, tokiko ohitura eta ekonomia zirkularrarekiko adeitsuagoak izanik bidaiatu dezakegula, bidaiaren plazerak baztertu gabe eta horrez gain, bisitatzen dituztenen haiengan aztarna positibo bat utziko duten denbora, pertsona eta ingurune liluragarriak topatuz. Nafarroak proposatzen duen turismoarekin utzi nahi lukeen aztarna bakarra.

Hilak 19ko, osteguna, eta 20ko, ostirala, jardunaldietan, Nafarroako standeko bisitariak turismo jasangarriarekin lotura izateagatik hautatutako gai batzuen harira antolatutako debatetara etorri ahal izango dira. Jardunaldia abiarazteko, Nafarroari buruzko gogoeta bat egingo da, Komunitatearen baitan lurralde ezberdinak ordezkatu ohi dituen destino zirkularra izateagatik. Hurrengo mahai-ingurua berriz, turismorako oinarrizko elementu bat den mugikortasun jasangarriari buruzkoa da. Turismo irisgarri eta inklusiboak ere bere tartearekin kontatuko du Nafarroako standeko aurkezpenen programan osteguneko jardunaldia ixteko.

Hilak 20ko, ostirala, jardunaldia Nafarroan garatzeko bidean dauden ekimen ezberdinak ekarriko dituen turismo berritzaileari buruzko mahai-inguru interesgarri batekin hasiko da. Halaber “Turismo Bikaina” ere aurkeztuko da, ospakizun turistiko, ostatu hala nola jardueren enpresen jasangarritasuna hobetzeko ekimen bat. Eta FITUR-eko ospakizun profesionalen agenda, kalitatezko tokiko produktu hurbilaren aldeko eta sukaldaritza esperientzia gogoangarriak sortzekotan dabiltzan ekoizleekin eta zaharberritzaileekin osatutako Nafarroako bandera-ontzietako bat litzatekeen gastronomia jasangarriari buruzko mahai-inguru batekin itxiko da.

www.navarraenfitur.es webgunean zuzenean eta plataforma honen bidez emango diren jarduera programatu guztiak kontsulta daitezke, eta plataforma honen bitartez, standean bilera profesionalak egiteko espazio bat erreserbatu ahal izango da.

Standeko bisitariei entregatuko zaizkien sustapen artikuluen nahiz produktu nafartarren eraketa “Copo-Costura poderosa” enpresak elaboratu du. Emakumeez osatutako enpresa bat, bere gehiengoan immigranteak, zeinen xedea den lan sortzaile bat garatzea, enplegu duinaren paradigma tarteko, material birziklatuekin eta beraz, jasangarriekin kontatuz, www.costurapoderosa.com.

Asteburuan zehar halaber azoka bisitatzen duen publiko orokorrari zuzendutako hainbat jarduera aurreikusi dira, D.O. Navarra Kontseilu Arautzaileak hala nola Iranzu elkarteak eskainitako dastaketetan oinarrituak.

Sektore turistikoaren datuak

Nafarroako ostatu turistiko arautuek, azarora arte, totalean 1.689.437 pertsona bidaiari erregistratu zituzten. Zifra honek 2021eko datuen % 54a eta 2019ko % 22a (1.388.327) gainditzen du. Bestalde, gaua igarotzearen harira, urtean zehar eta azarora arte, 2021eko datuen % 34a gainditu da, 3.501.298ko zifra lortuz.

2021ean zehar eta 2022ko lehenengo hilabetetan hotelez kanpoko ostatuek erregistratu zuten leheneratze nabarmenari, aztertutako azken hilabeteetako hoteletako ostatuen eboluzio oso positiboa erantsi zaie. Ondorioz, hoteletako datuak, urtarriletik azarora bitartekoak, aurreko urteko aldi berdinari dagokionez % 41 hedatu dira, baina oraindik 7 puntuko portzentaje bat dakarte 2019ko zifren azpitik, gainerako ostatuak (Kanpinak, Apartamentuak, Landa-Turismoa eta Aterpetxeak) pandemia aurreko bolumenaren gainetik aurkitzen diren bitartean.

Urte honetan zehar turismoaren zifrak igotzea sustatu duen beste faktore bat nazioarteko turista kopuruaren igoera nabarmena izan da. Oraindik abenduko datu ofizialak eskura izan gabe, 2022an nazioarteko bidaiarien % +175,5eko igoera erregistratu da 2021ari dagokionez eta % 71ekoa 2019arekin alderatuta.

Bestalde, turismo nazionalaren bolumena ere % 24 hedatu da azken urtean, pandemia aurreko mailetara helduz eta pisua galdu izan arren, Nafarroako turismoaren % 65a ordezkatzen jarraitzen du.