Nafarroako Osasun Departamentuak 48 ibilgailu eskuratu ditu landa inguruneko larrialdietan arreta emateko

Osasun Departamentuak, Osasunbidearen bitartez, 1.298.654 euro (BEZ barne) bideratuko ditu, datozen bost urtetarako kontratuarekin, 48 ibilgailu errentan hartzeko. Ibilgailuak Nafarroako Etengabeko Arreta Guneetan banatuko dira, eta beste 8 erreserban geratuko dira gertatzen diren gorabeherak estaltzeko.