Plataforma digitalen bidez kudeatutako eskuzko lanen arriskuak

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak (EU-OSHA) azterlan bat  argitaratu du, eta bertan aztertzen dira, plataforma digitalen bidez kudeatzen diren eskuzko lanak egiten dituzten langileen arriskuak. “Lan-plataforma digitalen bidez egindako eskuzko lanen segurtasun eta osasun okupazionalerako arriskuak” txostenean ere deskribatzen dira plataforma horien bidez eskaintzen diren lanetan laneko segurtasun eta osasun (LSO) arriskuen  kudeaketa eragiten edo zailtzen duten faktoreak.

Plataformen bitartekotza-praktikak nabarmentzen direnez lanbideko eta etxeko zereginen multzo zabal batean (iturgintza, pintura, konponketa elektrikoak edo lorezaintza), azterlanak ere analizatzen du horiek dakartzaten arriskuak prebenitu eta kudeatzeko aukera dagoen. Zeregin  horiek etxe partikularretan egin ohi dira, eta LSOrekin lotutako zenbait erronka dakartzate eurekin, tresna, material eta  babes-ekipoen erabilerarekin  zerikusia dutenak.

Plataforma digitalen bidez egiten diren jarduera horietako gehienen lan-arriskuak eta horietatik kanpo egiten direnek dauzkatenak, oso antzekoak dira. Hala ere, kasu batzuetan, plataformako lanaren berariazko ezaugarriek, arriskuak larriagotu ditzakete, bereziki, beren kudeaketa.

Plataforma lanari buruzko literatura berrikusteak, zeinetan EU-OSHAren txostena oinarritzen den,  agerian uzten du eskuzko lanen arriskuen kudeaketaren erantzukizuna “guztiz kanporatuta dagoela eta plataformako langileei dagokiela, eta han, ez-profesional edo autonomo gisa sailkatuta daudela, eta, beraz, LSOko erantzukizuna ematen zaiela”.

Txostenak nabarmentzen du, osasun eta segurtasun ekimen partzial batzuetatik kanpo, hala nola aseguru-polizen edo gaikuntzen eskakizunek eragindakoak, “aztertutako plataformetako batek ere ez duela inplementatu segurtasun eta osasun politika integralik, nahiz eta alderdi askotan hori egiteko posizio ezin hobean egon”.

Literaturaren berrikuspena

Azterketa hau egiteko metodología, literatura akademiko berria berrikustean oinarritzen da, eta bere barne hartzen ditu  Eurofound-eko plataformaren ekonomia-biltegian argitaratutako baliabideak. Bereziki zentratzen da, zerbitzu profesionalak eta etxekoak  hartzen  dituen literaturan.

Eskuz lan egiten duten langileek, iturginek eta argiketariek kasu, hainbat arrisku dituzte. Arrisku fisikoen artean, honako hauek eragindakoak  daude: eskuzko zeregin zailak eta jarrera deserosoan egiten diren lanak, objektu astunak jasotzea, substantzia arriskutsuen eta elektrizitatearen eraginpean egotea, irristatzeak eta estropezuak, erorketak eta hainbat tresna erabiltzea. Psikologikoen artean daude, adibidez, irainak, pertsonen arteko jazarpena edo indarkeria, eta hori lotuta dago zerbitzuak askotan bezeroen etxeetan ematearekin, etxeetan erronka fisikoak eta psikosozialak sortzen baitira.

Izatez, plataformako lanaren eta lan merkatu tradizionalean egindako lanaren arteko ezberdintasun nagusia da plataformako lanean kalifikazio edo ospe mekanismo digitalak duen  garrantzia. Lan bat amaitzean, plataformako langileek bezeroen iritziak jasotzen dituzte, eta, iritzi horiek gero, beren profiletan linean sartzen direnez, eragina izango dute etorkizuneko lanak ematean. Kalifikazio altuei eusteko presioa, eta bezeroak lasaitzeko zerbitzuan etengabe egon behar izatea pentsatzea estres-iturri garrantzitsu bihur daiteke, eta horrek,  merkatu tradizionalarekin konparatuz, eskaera emozionalak areagotzen ditu.

Adierazitako plataformaren ekonomian segurtasun eta osasun politika integrala ezartzeari begira,  EU-OSHAren azterlanak, aurrerapauso hau proposatzen du: sistema integrala ezartzea plataformako langileek zeregin jakin batzuk egiteko behar diren lizentziak edo kalifikazioak dituzten edo ez egiaztatzeko. Hori, kalitatearen ikuspegitik ez ezik, interesgarria da LSOren ikuspegitik ere. Gaur egun, profil bat osatzeko orduan, plataforma gutxi batzuek baino ez dute  eskatzen kalifikazioen edo trebetasunen ebidentzia formala.