Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketa sailburuak BARNAHUS proiektuaren talde eragilearen bileran parte hartu du, gaur goizean. Bertan, orain arte egin den lana eta etorkizuneko erronkak aztertu dira eta eraikinaren obra proiektua aurkeztu da. Topaketa honetan izan dira Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordea eta Irune Muguruza Familia eta Haurren zuzendaria.