2023-2024 ikasturtean, Euskal Herriko Unibertsitateko gradu-ikasketen eskaintza zabalari bi titulu berri gehituko zaizkio: Biomedical Engineering, oso-osorik ingelesez emango dena Bilboko Ingeniaritza Eskolan, eta Hezkuntzaren arloko lehen gradu bikoitza: Lehen Hezkuntza + Haur Hezkuntza, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean egingo dena, Gipuzkoako Campusean. Guztira, 107 titulazio eskainiko ditu, eskainiko dira guztira, jakintza arlo guztietakoak, alor ugaritan -aspalditik irakasten direnak nahiz berritzaileenak- trebatzeko aukera emango dutenak.
Eva Ferreira euskal unibertsitate publikoko errektorearen iritziz, “gure graduko eskaintza akademikoa gizarte dinamiko eta aktibo honen beharretara etengabe egokitzearen emaitza da. Prestakuntza dualaren aldeko apustua, gradu berriak sartzea eta irakaskuntza hiru hizkuntzatan garatzea dira ahalegin horren erakusgarri hoberenak. Ahalegin hori euskal gizarteak onartu eta baloratu du, matrikula-maila altuak ikusita. EHUazokaren aurtengo edizioan, gure proposamen akademikoa ikasleengana hurbilduko dugu, eta berriz ere interesatuko zaiola espero dugu”.
Zehazki, datorren ikasturterako onarpen-tramitean dagoen Biomedical Engineering graduak Bilboko Ingeniaritza Eskolako eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko ikertzaileak izango ditu bere irakasleen artean, ingeniaritza biomedikoaren helburua Osasun Zientzien arloko soluzio teknologikoak garatzea baita. Prestakuntza-ibilbide duala izango du, eta, horri esker, hirugarren ikasturtetik aurrera, ikasleek Ingeniaritza Biomedikoaren sektoreko enpresetan osatuko dute prestakuntza. Horri esker, harreman zuzena izango du Osakidetzarekin harreman estua duten profesionalekin, bai ingeniaritzaren arloan, bai osasunaren arloan.
Biomedical Engineering-ekin dagoeneko bi gradu ematen ditu UPV/EHUk ingelesez, 2020-2021 ikasturtetik aurrera Ekonomia eta Enpresa Fakultateak Sarrikoko egoitzan Business + Economics gradu bikoitza eskaintzen baitu. Gainera, gradu gehienetan ingelesez (800 ikasgai baino gehiago eskaintzen dira) edo beste hizkuntza batzuetan (180 inguru) jarrai daitezke. Lau graduk Unibasq-ek ematen duen nazioarteko aipamena dute ikasleen internazionalizazioa sustatzeagatik, eta UPV/EHUko lau ikasletik batek gutxienez lauhileko bat egingo du beste unibertsitate batean, atzerriko edo Estatukoan. Bordeleko Unibertsitatearekiko mugaz gaindiko campusak eta ENLIGHTn parte hartzeak (Europako beste bederatzi unibertsitaterekin egindako aliantza) jakintza-alor anitzeko, nazioarteko eta erronketan oinarritutako ikaskuntza-aukera berri bat eskaintzen dute.
Prestakuntza dualari dagokionez, beste hamaika graduk badute Unibertsitate Ministerioak ematen duen aipamen bikoitzeko zigilua. irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak unibertsitatean eta enpresan uztartzen dituen eredua. Prestakuntza duala alde batera utzita, ia ikasle guztiek dute kanpoko praktikak egiteko aukera euskal sareko enpresetan, erakundeetan, GKEetan edo elkarteetan. Hala, 2021-2022 ikasturtean 12.835 praktika egin ziren (aurreko urtean baino %7 gehiago), eta horietatik %37 borondatezkoak izan ziren.
Bestalde, 2023-2024 ikasturterako beste berrikuntza, Lehen Hezkuntza + Haur Hezkuntza, Gradu Bikoitza, euskaraz emango dena, 0-12 urteko ikaskuntza-inguruneetan moldatzeko prestatzen ditu irakasleak. Eskaera akademiko eta sozialari erantzuten dio, ikasle talde handi batek Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza egiteko interesa adierazten baitzuen. Ikasleek lau praktikaldi egin ahal izango dituzte bost urtean, eta azken urtean Lehen Hezkuntzan eskaintzen den aipamenetako bat lortu ahal izanen dute, besteak beste, Hezkuntza Berezia edo Atzerriko Hizkuntza. Gradu bikoitz honekin, dagoeneko hamabost gradu bikoitz dira Euskal Herriko Unibertsitateak 2023-2024 ikasturtean eskainiko dituenak.
2022-2023 ikasturtean 8.300 ikasle matrikulatu ziren lehen kurtsoan. Horietatik %76,1ek lehen hautuan lortu zuen plaza eta %13,6k bigarrenean.
EHUazoka: Unibertsitate Orientazioko Azokak
2023-2024 ikasturterako Euskal Herriko Unibertsitateak prestatu duen gradu-eskaintza hau guztia zehatzago ezagutzeko, bai eta UPV/EHUn sartzeko eta onartzeko prozesua, interesa duten pertsonak EHUazokara, Unibertsitate Orientazioko Azoketara, joan ahal izango dira. Zehazki, EHUazoka urtarrilaren 28an egingo da Gipuzkoako Campusean, otsailaren 4an Arabako Campusean eta otsailaren 11n Bizkaiko Campusean. EHUazokako hiru jardunaldietan, UPV/EHUko fakultate eta eskola guztietako irakasleek arreta pertsonalizatua eskainiko diete unibertsitate aurreko ikasleei, eta ikasketak hobeto ezagutzen lagunduko die. Halaber, informazio-saio kolektiboak egingo dira.
Standetan sartzea librea izango da, baina informazio saioetara joateko izena eman beharko da nahitaez. Azoketako informazio-saioetarako izena emateko epea zabalik egongo da astelehen eta ostiral artean, horietako bakoitza egin aurretik (Gipuzkoan izena emateko epea urtarrilaren 23tik 27ra; Araban, urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra; eta Bizkaian, otsailaren 6tik 10era).
Izen-ematea orri honetan egingo da (urtarrilaren 23an, astelehena, aktibatuko da esteka Donostiako EHUazokarako).
Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/sou/programa-orientacion/ferias