Josu Erkoreka Lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua Euskadiko Neguko Bidezaintza Planaren jarraipen-bileraren buru izan da gaur goizean. Bertan, euskal erakunde guztiak bildu dira elur-denboraleak euskal errepide-sarean duen eragina aztertzeko eta datozen egunetarako eguraldiaren aurreikuspena ebaluatzeko.
Txurdinagako Trafikoa Kudeatzeko eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan egindako bileran, Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Segurtasuneko sailburuorde Rodrigo Gartzia, Trafikoko zuzendari Sonia Díaz de Corcuera, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendari Ricardo Ituarte eta Ertzaintzako zuzendari Victoria Landa ere izan dira.