“Mendi adimendunak: Gure lurraldeak erakargarri eta erresilienteagoak izatea, egungo gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-trantsizioak ikusita” La Silako Adierazpena, eskuragarri dago. Adierazpen hau EUROMONTANAko Mendiaren Europako XII. Konbentzioaren (Camigliatello Silano – Calabria) esparruan landu zen, eta bertan izan zen Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria, Jone Fernandez.
La Silako Adierazpena ikusi (euskaraz, frantsesez, italieraz eta ingelesez eskuragarri ere.)
Dokumentua dagoeneko zabaltzen ari da Europako Batzordean eta Parlamentuan, baita EUROMONTANAko kideen harreman sozial eta instituzionalen artean ere.
Informazio gehiagorako: [email protected]