Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza-portua duten tresna txikien erroldako artisau-flotak atseden biologikoa hartuko du aurtengo urtarrilaren 15etik otsailaren 15era bitartean. Geldialdi horri esker, euskal kostaldeko arrantza-tokietako (barruko urak) arrantza-ahalegina murriztuko da, eta, horrela, artisau-flota horren helburu diren espezieetako batzuen arrainkumeak ugalduko dira.
Ukitutako flotak honako lanbide edo modalitate hauek hartzen ditu: nasak, mallabakarra, trasmaloa, tretza, esku-lerroak eta kurrikana.
Arrantza Politika Bateratuaren funtsezko helburuetako bat flota profesionala, ekonomikoki errentagarria, sustatzea da, itsasoko baliabide biologikoen ustiapen jasangarria bermatzeko, ustiatutako populazioen oreka eta ingurune fisikoaren osotasuna arriskuan jarri gabe aprobetxamendu optimoa ahalbidetzeko.
Esparru horretan ezarri da atsedenaldi biologikoa – Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren ebazpen bidez arautua –, ontzi horien arrantzak itsas ingurunean duen eragina murrizten laguntzeko.