Lasarte-Oriako TEK-a aurrera doa, autokontsumo energetikoko komunitate handi bat sortzeko proiektua, Basaundi auzoko hiri-berroneratze integrala barne hartuko duena.
Basaundi auzoaren proiektuaz aparte, Lasarte-Oriako TEKa martxan jartzeko 650.000 euroko inbertsioa gehituko du beste auzoetara iristeko, Udalak doan lagatako udal eraikinetako sei estalkitan herritarren autokontsumo partekaturako plaka fotovoltaikoen instalazioa tartean dela. Horietatik 384.667 euro Next Generation funtsei esker lortu dira Euskal Energiaren Erakundeak kudeatuta, eta gainerakoa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentutik eta Lasarte-Oriako Udaletik dator.