Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Digitalizazioa sexualitatearen bizipenean’ ikastaroa. RAÚL MARCOS ESTRADA – EMAIZE Sexologia Zentroaren sexologoa eta psikologoa izango da ikastaroaren formatzailea.
Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: pertsonen sexualitatearen bizipeneko prozesuetan teknologia digitalaren eragina zein den aztertzea.
Best helburu batzuk hauexek dira:
- Pertsonek beren sexualitatearen bizipenean garatu duten dimentsio digital berriak nola eragiten duen jakitea.
- Sexu-hezkuntzaren eta hezkuntza digitalaren artean zer harreman dagoen hausnartzea, hezkuntza-agenda digitalizatu ahal izateko.
- Hezteaz arduratzen diren pertsonei hezkuntza-gakoak eta jarduteko jarraibideak ematea, hezten dituzten pertsonei laguntza egokia eman diezaieten eta alderdi digital horiek aintzat har ditzaten.
Informazio gehiago. Ikastaroa GAZTELANIAZ izango da.
- Non: Bilbon, Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea
- Noiz: 2023ko otsailaren 15ean eta 22an
- Ordutegia: 9:00etatik 12:00etara
- Izena emateko epea urtarrilaren 25etik otsailaren 1era
- Taldea: 20 lagun
Kontuan hartu izena emateko epea eta ikasle kopurua! Ikastaroa doakoa da.
Bertan parte hartzeko urtarrilaren 25ean indarrean jarriko dugun FORMULARIOa bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).
- Izena emateko epea: urtarrilaren 25etik otsailaren 1era
- Taldea: 20 lagun
94 4031645
Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan…) dihardutenek. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.
- Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk)
- Hezitzaileak
- Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak