Joan den astean, Reina Sofía Erietxeak esperientzia berritzaile bat hasi zuen, bere profesionalen lanaldiaren barruan etenaldi aktiboak egiteko, Tuterako Zentro Integratu Politeknikoarekin eta Eskola Tekniko-Industrialarekin (CIP-ETI) lankidetzan egindako irakaskuntza-berrikuntzako EMOFIT izeneko proiektuaren barruan. Proiektu honetan, jarduera fisikoa sartzen da, Egokitzapen Fisikoko Goi Mailako Teknikariaren Heziketa Zikloko ikasleek zuzenduta, langileen lanaldiaren etenaldiaren 25 minutuetan. Ekimena Enpresa Seguru eta Osasungarriaren Zikloaren barruan dago. Tuterako Osasun Arloak lan-ingurunea hobetzeko definituta dauka ziklo hori, lan-ongizateko programen bidez.
Inicio
Albisteak-AN Reina Sofía Erietxeak bertako langileen osasuna hobetzeko ekintzak antolatu ditu