Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak Nasuvinsari lagatzen dizkioten etxebizitzen jabeentzako laguntzen deialdia argitaratu du gaur NAOn, Alokairu Poltsa programarako. Departamentuak 210.000 euro bideratuko ditu, guztira, etxebizitzak lagatzera animatzeko eta, horrela, gero eta handiagoa den errentamendu-etxebizitzaren eskaerari erantzuteko.
Programa hau Nafarroako Gobernuaren erreminta nagusienetako bat da etxebizitza eskuragarriaren eskariari erantzun eta errentamendu-merkatutan hutsik leudekeen etxebizitzen mobilizazioa suspertzerakoan, prezio eskuragarriak eskaintzen dituen errentamendu-sistema publiko batean.
Deialdia adinez nagusiak diren pertsona fisikoengana zuzenduta dago, betiere lagatako etxebizitzen titularrak badira eta Nasuvinsa-rekin errentamendu-kontratu bat sinatzen badute. Hala egiten dutenek, bermatuta izango dute errentaren unean-uneko ordainketa, abantaila ekonomikoak hala nola fiskalak lortu ahal izanik; bestek beste, 1.500 euroko ordainketa bakarreko diru-laguntza bat, edo errentaren hiru hileko baliokidea hala nola komunitateko gastuetarako 50 euroko hileko ordainketa bat. Bestalde, % 60ko hobari fiskal bat jasoko lukete pisutik lortutako errentaren gainean.
Etxebizitza errentamendu-poltsaren programan finkatutako epean zehar laga behar dira. Epemuga hori betetzean, Nasuvinsa etxebizitza egoera onean itzultzera nahiz 2.800 euro bitarteko konponketak, saneamenduak eta garbiketa orokorra egitera konprometitzen da.
Eskariak nagusiki telematikoki aurkeztuko dira tramite fitxaren bitartez, edo zuzenean Etxebizitza Zerbitzuaren Erregistroan edo bestelako erregistroetan.
Egungo Alokairu Poltsan 889 etxebizitza daude erabilgarri, 2016an inskribatutakoen ia bikoitza; garai hartan hasi ziren aktibatzen lagatako etxebizitzen pertsona titularrentzako neurri pizgarri nagusiak. Gobernuak errentamenduaren eskaria asetzeko sustatzen dituen neurrietako bat da, gazteei alokairuan laguntzeko Navarra Social Housing, Emanzipa, edo DAVID, etxebizitza eskuratzeko kenkariena bezalako programekin batera.