Bileran industriako, erakundeetako eta finantza erakundeetako ordezkariek parte hartu dute. EBk hidrogeno-haranak ezartzeko dituen aukerak eta erronkak eztabaidatzea izan du helburu, eta, horrela, hidrogenoaren ekonomia bultzatzea tokian-tokian.
EEEk RePowerEU ekintza-planaren testuinguruan kokatu du. Honi 200 milioi euro gehiago esleitu zitzaizkion 2025erako EBko hidrogeno-haranen kopurua bikoizteko.
Batzordeak gaur egungo erronka eta aukeren eta hidrogenoaren balio-kate osoko teknologien egoeraren balantzea egitea planteatu du. Euskadiri dagokionez, Iñigo Ansola zuzendari nagusiak azaldu du Hidrogenoaren Euskal Korridoreak (BH2C) hidrogenoaren ekosistema bat ekarriko duela, lankidetza publiko-pribatu biziarekin, deskarbonizaziorako funtsezkoa den erregai horren balio-kate osoko proiektuetarako.
«Elkartearen helburua da karbonorik gabeko ekonomia baterako trantsizioak euskal industriaren lehiakortasuna hobetzen laguntzea. EBko industria-klusterren emisioekin alderatuz gero, ikus daiteke Euskadiko industria-klusterra EBko bi industria-kluster handienen artean dagoela. Euskadik ekipamendu-ondasunen industria oso garrantzitsua du, eta aukera oso ona du hidrogenoaren balio-kateari teknologia eta ekipamendua emateko: eraldaketa hori aukera bikaina da industriarentzat «.