Justizia, Berdintasun eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek proposatuta, Gobernu Kontseiluak zainketen ekonomiari buruzko proiektuak finantzatzeko eta berdintasun- eta gizarteratze-politikak indartzeko Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean (2021eko apirilean onartua) jasotzen diren Europako funtsen banaketa onartu du.
2022ko ekitaldiko banaketa horren arabera, Eusko Jaurlaritzari 4.440.000 euro dagozkio; Arabako Foru Aldundiari, 5.715.000 euro; Bizkaiko Foru Aldundiari, 17.720.000 euro; eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, 11.799.029,54 euro.
Zaintzaren Ekonomiarako eta berdintasun- eta gizarteratze-politikak indartzeko Europako Planaren helburu nagusia gizarte-zerbitzu guztiak modernizatzea eta indartzea da, arreta berezia jarriz iraupen luzeko zainketen ereduan, berrikuntzaren sustapenean eta pertsonarengan oinarritutako arretaren ereduan.
Hori lortzeko, Planak honako hauek aurreikusten ditu: mendekotasuna duten pertsonen arreta indartzea, iraupen luzeko laguntza eta zainketen eredua eraldatzea, Pertsonarengan Oinarritutako Arreta, eta zerbitzu komunitarioen eta etxez etxeko arretaren garapena.