Ordiziako Udala Next Generation diru-laguntzen hiru deialditan aurkeztu da, eta dagoeneko bigarren deialdiaren ebazpena jaso du: 874.122,40 euro lortu ditu bertako azoka eta merkataritza garatu eta sustatzeko estrategia garatzeko Ayudas para el apoyo a mercados, zonas urbanas comerciales, comercio no sedentario y canales cortos de comercialización (Ministerio de Industria, Comercio y Turismo) deialditik.
Hala, Ordiziako azoka eta merkataritza garatu eta sustatzeko estrategiarako 1.092.653€ (BEZa barne) eskatu dira eta guztira 874.122,40 euro lortu dira (BEZa barne), beraz, eskatutakoaren %80a lortu da. Proiektua gauzatzeko gainontzeko 218.530,6 euroak (BEZa barne) Udalak jarriko ditu.