Urgull mendiaren hegala egonkortzeko obrak hasiko direnez, datorren astelehenetik, otsailaren 6tik aurrera, Donostiako Pasealeku Berria itxita egongo da oinezkoen eta ibilgailuen zirkulaziorako, datorren ekainera arte.
Segurtasun-arrazoiak direla eta itxi behar da; izan ere, azken hilabeteetan luizi batzuk gertatu diren mendi-mazela baten gainean obrako kamioiak ibili dira, eta, ondorioz, hormigoizko horma bat jarri behar izan da babes-neurri gisa.
Otsailaren 1ean zuinketa-akta sinatu zen eta 726.000 euroko aurrekontua duen obra astelehenean, hilak 6, hasiko da.