2 milioi euro baino gehiago irabazi asmorik gabeko Donostiako erakundeei dirulaguntzetan 2023an

Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Txirrita Bertsolariko jolasgunea, Zoladura konpontzea, Ekialdeko Barrutiko lokala, Illarra

Donostiako Udalak 2.107.495 € emango dizkie 2023an hiriko irabazi asmorik gabeko elkarte, fundazio eta bestelako erakunde pribatuei, Tokiko Gobernu Batzarrak erakunde horiei zuzendutako dirulaguntzen deialdia arautuko duten oinarri orokorrak eta udal sailei dagozkien oinarri espezifikoak onartu ondoren.

Eneko Goia alkateak azpimarratu duenez, “dirulaguntza horien bidez, udal konpromisoekin koherentziaz lan egin nahi da herritartasun demokratikoaren balioak indartzen lagunduko duten proiektuetan. Izan ere, hiriak pertsonek beren ingurunea aurrera egiteko, balioesteko eta errespetatzeko, ezagutza eta kultura areagotzeko eta errespetuan eta tolerantzian oinarritutako mundu baketsua eraikitzeko konpromiso solidarioa hartzeko leku izan behar dute”.

Hirian jarduten duten gizarte eragileekin partekatu nahi diren esparruak dira, besteak beste, giza eskubideen errespetua, memoria historikoa, emakumeen eta gizonen berdintasunezko partehartzea, herritarren bizitzan integratzeko zailtasunak dituzten sektoreei arreta ematea, espazio publikoak errespetatzeko jokabide zibikoak bultzatzea, euskara sustatzea, herritarren partehartze aktiboa, boluntarioen sustapena, iraunkortasuna, balioetan oinarritutako hezkuntza, belaunaldien arteko eta kulturen arteko bizikidetza.

Dirulaguntzak honela banatuko dira partida horiek kudeatuko dituzten udal sailen artean:

  • Gizarte Ongizatea: 274.800 €
  • Herri Partaidetza: 70.374 €
  • Berdintasuna: 82.000 €
  • Gazteria: 68.000 €
  • Garapenerako Lankidetza eta Hezkuntza: 1.433.111 €
  • Giza Eskubideak eta Memoria Historikoa: 40.240 €
  • Osasuna eta Ingurumena: 24.560 €
  • Euskara: 60.260 €
  • Kultur Aniztasuna: 54.150 €

Zoladura konpontzea

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko galtzadako zoladurak konpontzeko obrak (1. eta 2. loteak) egiteko proiektuaren obrak kontratatzeko espedientea onartu du, 1.477.198 euroko lizitazio aurrekontuarekin eta 17 asteko epearekin.

      • 1. sorta (800.489 €):

Lote honetan sartzen diren obrak honako hauei dagozkie: Borroto kalea; Merkezabal kalea; Oriamendi pasealekua; Duque de Baena pasealekua; Bera Bera pasealekua; Aldapeta kalea; Lazkano pasealekua; Bizkaia pasealekua; Familia Santuaren kalea; Pio XII plaza; Carlos I (alde bikoitietan); Anoeta pasealekua; Fernando Mugica kalea; Arrasate kalea; Hondarribia kalea; Okendo kalea; Urbieta kalea; Prim kalea; Gernikako Arbolaren pasealekua; Araba parkea; Berio pasealekua; Igara bidea; Arriola pasealekua; Igeldo pasealekua; Cristobal Balentziaga kalea; Aita Orkolaga pasealekua; Beguiristain doktorearen pasealekuan.

      • 2. sorta (676.709 €):

Lote honetan sartzen diren obrak honako hauei dagozkie: Altza pasealekua; Lauaizeta kalea; Txirrita Bertsolari pasealekua; Trento kalea; Nafarroa hiribidea; Ategorrieta hiribidea (erlojua); Rodil kalea; Ategorrietako galtzada zaharra; Arbola kalea; Jose Elosegi alkatearen etorbidea; Baztan kalea; Zubiaurre pasealekua; San Frantzisko Xabierkoaren kalea; Iruresoro plaza; Tturkoene kalea; Zurriola hiribidea; Lapurdi plaza; Nafarroa hiribidea; Colon pasealekua; Miracruz kalea; Kale Nagusia; José María Soroa kalea; Ramón María Lili kalea; Miguel Imaz kalea; Zubiaurre pasealekua; Galizia pasealekua; Luis Pradera kalea; Luises kalea; Koruko Andre Mariaren kalea; Otxoki pasealekua; Fernando Sasiain kalea; Tolarieta bidea; Joseba Zubimendi kalea; Francisco Gaskue kalea; Telesforo Aranzadi kalea; Moguel Bikenta kalea; Baratzategi kalea; Ubarburu pasealekua; Apostolatu kalea; Martutene pasealekua; Juan XXIII pasealekua; Jose Elosegi alkatearen etorbidea; Arrapide pasealekua.

Txirrita Bertsolariko jolasgunea

Tokiko Gobernu Batzarrak Altzako Txirrita Bertsolariaren kaleko jolasgune bat estaltzea onartu du 396.626 euroko aurrekontuarekin.

Proiektuaren eskuhartzearen helburua da parkea itzalez hornitzea eta euritik babestea, erabiltzaileei erosotasun handiagoa emanez eta eremu horretako estetika hobetuz. Estalkiak ehun mintz bat izango du, hiru arkutan eta beste euskarri batzuetan bermatuta. Proposamen mota hau aukeratzen da karparen egiturak zoladura ia inbaditu ez dezan, edo ahalik eta espazio txikienean inbaditu dezan, baina, era berean, protagonismoa har dezan.

Ekialdeko Barrutiko lokala

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Unebide Obras y Contratas, S.L. enpresari esleitzea Altza auzoko ekialdeko barrutiko lokala egokitzeko egikaritze eta jarduera proiektuari dagozkion obren kontratua. Kontratua gauzatzeko epea 6 hilabetekoa da, eta aurrekontua 393.942 eurokoa.

Jarduera Harrobieta plazako 17. atariaren beheko solairuan dagoen lokalaren hegoaldean egingo da, 250 m2-ko azalera duena. Bulegoen programak hainbat gune ditu: Udalinfoko bulegorako gela bat, herritarrei arreta emateko 3 posturekin, eta Ekialdeko Barrutiko Batzarreko gobernu organoaren egoitzarako gune bat.

Illarra

Tokiko Gobernu Batzarrak behin betiko onartu du Illarrako urbanizazio proiektua, eta honekin 262 etxebizitza berri eraikitzea aurreikusita dagoen eremu bat garatzeko azkenetako pauso bat ematen da.

Eremua 59.479m2-koa da, eta lehendik dauden lurzoruen jabeen arteko hitzarmen sistemaren bidez egingo da urbanizazioa.