Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak erabaki du indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei zuzendutako ‘ordainketa bakarreko’ laguntza delakoaren zenbatekoak handitzea. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntza ekonomikoa ematean eta ordaintzean datza; hura Genero Indarkeriaren aurkako Babes Integralerako Neurriei buruzko Lege Organikoaren (abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoa) 27. artikuluan aurreikusten da (2014ko azaroaren 19ko 19. zenbakiko EHAA).
Laguntza ekonomiko horren helburua da emakume horiei erasotzailearengandik independizatzen eta harengandik bizitza independente berriari ekiten laguntzea. 2022. urtean, 255 emakumek jaso zuten laguntza hori. Zehazki, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak, iaz, 460 eskabideri erantzun zien –417 eskabide 2022an jaso ziren eta 43 eskabide 2021ean ebatzi gabe geratu ziren–. Gaur arte, 255 laguntza eman dira, eta 111 eskabideri uko egin zaie eta 16tan atzera egin da. Gainera, 78 eskabide erantzunik gabe geratu dira, eta 2023an ebatziko dira.
Aurtengo urterako, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak 1,6 milioi euroko partida bat bideratu du eskari horri erantzutera; Gobernu Kontseiluak partida horretarako baimena eman du. Gogorarazi behar da laguntza hori behar duten eta eskakizunak betetzen dituzten emakume guztiek jo ahalko dutela hartara; izan ere, partida handitu egin daiteke, eta horrek esan nahi du, agortuz gero, areagotu ahalko dela. 2022an ez zen zenbatekoa handitu behar izan eskuragarri zeuden funtsen % 97a agortu zelako.
Zenbatekoak handitzea
-
- urte honetarako, areagotu egin da kasuistika bakoitzari eman beharreko diru-kopurua. Laguntza zuzenak 2.880 euroren –desgaitasunik eta kargura pertsonarik ez duten emakumeek jasotzen dute– eta 11.520 euroren bitartekoak –% 65eko edo gehiagoko desgaitasuna duten emakumeek edo % 65eko edo gehiagoko desgaitasuna duen familiartekoa edo adingabea kargura duten emakumeek jasotzen dute– dira.
GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMENTZAKO LAGUNTZAK |
2023KO ZENBATEKOAK |
||
Langabezia-sorospena (% 80 Ondorio Askotarako Errentaren Adierazle Publikoa) |
|
480 € |
|
|
Kargura inor ez |
Familiarteko /adingabe 1 kargura |
Familiarteko /adingabe 2 edo gehiago kargura |
|
|
||
Desgaitasunik gabeko emakumea |
2.880 € |
5.760 € |
8.640 € |
% 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duen familiartekoren edo adingaberen bat kargura duen emakumea |
2.880 € |
8.640 € |
11.520 € |
% 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duen emakumea |
5.760 € |
8.640 € |
11.520 € |
% 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duen emakumea eta % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duen familiartekoren edo adingaberen bat kargura duena |
– |
11.520 € |
11.520 € |
% 65eko edo gehiagoko desgaitasuna duen emakumea edo % 65eko edo gehiagoko desgaitasuna duen familiartekoren edo adingaberen bat kargura duena |
– |
11.520 € |
11.520 € |
GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMENTZAKO LAGUNTZAK |
2023KO ZENBATEKOAK |
||
Langabezia-sorospena (% 80 Ondorio Askotarako Errentaren Adierazle Publikoa) |
|
463,22 € |
|
|
Kargura inor ez |
Familiarteko /adingabe 1 kargura |
Familiarteko /adingabe 2 edo gehiago kargura |
|
|
||
Desgaitasunik gabeko emakumea |
2.780 € |
5.559 € |
8.338 € |
% 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duen familiartekoren edo adingaberen bat kargura duen emakumea |
– |
8.338 € |
11.118 € |
% 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duen emakumea |
5.559 € |
8.338 € |
11.118 € |
% 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duen emakumea eta % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duen familiartekoren edo adingaberen bat kargura duena |
– |
11.118 € |
11.118 € |
% 65eko edo gehiagoko desgaitasuna duen emakumea edo % 65eko edo gehiagoko desgaitasuna duen familiartekoren edo adingaberen bat kargura duena |
– |
11.118 € |
11.118 € |
Laguntza honen helburua da, zenbateko ekonomiko handia eta ordainketa bakarrekoa izanik, emakumeak bizi duen tratu txarraren egoera horretatik errazago irteteko aukera bideragarri egitea. Laguntza horren bidez, seguruenik izango dituen zorrei egin ahalko die aurre (gehienetan, bikotekideak eragindako zorrak izaten dira); etxebizitza aldatu ahalko du, beharrezkoa bada; alokairu baten fidantza ordaindu ahalko du, etab. Laguntza honen xede nagusia da, aldi baterako, diru-sarrerarik ez izateak edo sarrera gutxi izateak eragiten dituen kalteak arintzea, emakumeak bizitzeko gutxieneko baliabide batzuk eduki ahal izateko.
‘Ordainketa bakarreko’ laguntza hori genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei baino ez dago bideratuta; genero-indarkeria, Lege Organikoak ezartzen duen bezala, beti da gizon batek bikotekide duen edo izan duen emakume baten aurka gauzatzen duen indarkeria.
900 840 111, 24 ordu zabalik
Eusko Jaurlaritzak gogorarazi nahi du Genero Indarkeriaren Biktima diren Emakumeentzako Telefono Arreta Zerbitzuak (900.840.111) jarraitzen duela behar duten emakumeen esku, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan. Hainbat hizkuntzatan ematen du arreta –berehalakoa, anonimoa eta fakturan inolako zantzurik utzi gabe–, eta entzuteko eta/edo hitz egiteko desgaitasuna duten pertsonei ere arreta emateko prestatuta dago. Nolanahi ere, indarkeriaren biktima diren emakumeek 112 telefonoa erabil dezakete larrialdi-kasuan.