Izena emateko epea zabalik ‘Gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak hezkuntza EZ formalean’ ikastaroan

Ikastaroaren hartzaileak gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek eta gizarte hezitzaileak izango dira

Laster, irakasleentzako, hezkidetzako arduradunentzako eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileentzako prestakuntza eskainiko dugu

Ikastaroa: Gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak hezkuntza ez formalean

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak hezkuntza ez formalean‘ ikastaroa Bilbon eta Donostian. Sesio hauek gizartehezitzaileei, kalehezitzaileei, gazteria teknikariei eta orokorrean gazteekin hezkuntza ez formalean lan egiten duten guztiei zuzenduta dago. Eider Goiburuk, psikologialaria soziala, sexu-hezitzaile eta berdintasun teknikariak emango du tailerra.

Formazio honen helburu nagusia, administrazioko politikari eta teknikari arduradunei, bai gazteriaren arloan lan egiten duten erakunde publiko eta pribatuetako profesionalei indarkeria sexistaren prebentzio eta esku-hartzerako baliabideak eskaintzea da.

Foileto informatiboa

Bilbon:

Bete behar den FORMULARIOa izena emateko

Noiz: 2023ko martxoaren 1ean, 8an eta 15ean

Non: GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 – behea

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara

Izena emateko epea: 2023ko otsailaren 7tik 16ra. FORMULARIOa

Hizkuntza: GAZTELANIA

Leku kopurua: 20 lagun

Donostian:

Bete behar den FORMULARIOa izena emateko

Noiz: 2023ko martxoaren 3an, 10ean eta 17an

Non: CRAJ, Anoeta 28

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara

Izena emateko epea: 2023ko otsailaren 7tik 16ra. FORMULARIOa

Hizkuntza: EUSKARA

Leku kopurua: 25 lagun

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko otsailaren  7an indarrean jarriko ditugun FORMULARIOak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: 2023ko otsailaren 7tik 16ra

 [email protected]

 94 4031645

Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, boluntariotzan…) eta hezitzaileak (gizarte hezitzaileak eta kale hezitzaileak.

Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.