Haur eta Lehen Hezkuntzako Corella Hiria ikastetxe publikoa handitzeko eta eraberritzeko obren proiektuaren eta zuzendaritzaren kontratuaren lizitazioa argitaratu du Hezkuntzak. Handitze horrek 4 ikasgela arrunt berri emango dizkio Corellako ikastetxeari, beste 4 laguntza-banaketarako gela eta IkasNOVA teknologia digitaleko gela bat kokatzeko espazio bat, 580 metro inguruko azaleran, hiru solairutan banatuta. Handitze hori eraikinaren hego-mendebaldeko muturrean kokatuko da, egungo eraikinaren garaiera bereko bolumen bat erantsiz, solairu guztietan hari lotuta egongo dena.