Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako URA-Uraren Euskal Agentziak otsailaren 3an jendaurrean jarri du Zadorraren uholdeei aurre egiteko IV. faseko obra-proiektua (DOCX, 80 KB).
Zadorratik Forondako aireportura eta Asteguieta eta Krispiñako guneetara heltzen diren ur-goraldietatik babestea da. Horiek gauzatzeko, lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 7,3 milioi eurokoa izango da, BEZa barne, eta obrak hasten direnetik 20 hilabeteko epea izango da.
Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantzazioa jasotzen du.