Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko 2023ko ekitaldiko dirulaguntzak emateko deialdia. Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 480.000 euro bideratuko ditu deialdi honetara, aurreko urtean baino 16.000 euro gehiago.
Honako hauek dira diruz lagundu daitezkeen modalitateak eta jarduerak:
-
- Sustapen-zabalkundearen modalitatea: 55.000 euro bideratuko dira arte plastikoen eta ikusizkoen eremuan arte garaikideko gertakizun eta adierazpenak antolatzera: erakusketak, lehiaketak, batzarrak, jardunaldiak, kongresuak, lantegiak, hitzaldiak, … Horien helburua bada Euskadin bizi diren artistak sustatzea eta zabaltzea eta Euskadin arte garaikidea sustatzea. Jarduketa horiek euskal Autonomia Erkidegoan gauzatuko dira.
-
- Argitalpenen modalitatea: arte plastiko eta ikusizkoen eremuan euskarri desberdinetan publikazioak egitea, beren xedea Euskal Herriko arte garaikidea zabaltzea eta bertako artistak eta haien lana sustatzea bada. Horretarako 135.000 euroko diru partida dago.
-
- Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatea: 290.000 eurorekin arte plastiko eta ikusizkoen sorkuntza-ekoizpenaren eremuan proiektuak egitea lagunduko da: arte-lanak ekoiztea eta ikertzea. 5.000 euroko 22 laguntza, 8.000 euroko 18 laguntza eta 12.000 euroko beste 3 laguntza banatuko dira.
Interesa dutenek martxoaren 4tik aurrera hilabeteko epea izango dute beraien proiektuak aurkezteko.
Iazko deialdian guztira 61 proiektu lagundu ziren diruz. Bost proiektu lagundu ziren sustapen-zabalkundearen modalitatean, 15 argitalpenen modalitatean eta 41 sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean.