Lehendakaria, Eusko Jaurlaritzako sailburuek lagunduta, Nerea Melgosa Vega Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu karguaz jabetzeko ekitaldiaren buru izan da, gaur goizean.
Ekitaldia Ajuria Enea jauregian izan da, eta bertan egon dira Legebiltzarraren mahaikideak ere. Lehendakariak izendatze-dekretua irakurri ondoren, Nerea Melgosak karguaren zina egin du formula hau erabiliz: » Hartzen dudan agintea, Euska-diren zerbitzuan eta legearen arabera, zintzo eta leialki erabiliko dudala, hitz ematen dut».
Ondoren, Lehendakaritzan Jaurlaritzaren Kontseiluaren asteroko bilera egin da, sailburu berriarekin.