Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak, besteak beste, honako erabaki hauek hartu ditu:
EKARPENEN LIKIDAZIOA 2022
2020an COVID-19aren pandemiaren ondoren 2021ean izandako susperraldi handiaren ostean, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetan zerga itunduen bidez bildutako diru kopuruak berriro ere aurrerapen nabarmena izan du 2022an, guztira 17.130,7 M €-raino (+% 7,3). Zifra horrek esan nahi du urrian egindako azken aurreikuspenarekiko % 100,1eko gauzatze-maila dagoela (urrian aurreikusitakoak baino 21,4 M € gehiago bildu dira), eta aurrekontuaren zifrarekiko % 105,2koa.
Zuzeneko zergapetzeari dagokionez, bi zerga nagusiek lagundu dute zerga-bilketak aurrera egiten: PFEZa % 6,3 igo da, eta sozietateen gaineko zerga % 17,0. Bestalde, zeharkako zergapetzean, BEZaren bilketa osoa % 10,6 hazi da 2021arekin alderatuta.
Kontsumo espezifiko jakin batzuen gaineko zerga bereziei dagokienez, kudeaketa propioaren bidezko bilketa globala % 1,7 jaitsi da. Izan ere, alde batetik, elektrizitatearen gaineko zerga bereziaren bilketak behera egin du (-% 69,6), zerga-tasa % 5,1127tik % 0,5era murriztu delako; eta, bestetik, hidrokarburoen gaineko zerga bereziaren ondoriozko diru-sarrerak murriztu egin direlako (-% 3,1). Arabak 2.729,2 milioi euro bildu ditu zerga itunduen bidez 2022an, 2021ean baino % 9,7 gehiago; Bizkaiak 8.803,5 milioi euro, 2021ean baino % 8,2 gehiago; eta Gipuzkoak 5.598,1 milioi euro, 2022an baino % 4,8 gehiago.
ZERGA ITUNDUEN DIRU-BILKETA. 2022KO ITXIERA |
||||
ARABA / ÁLAVA |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
TOTAL € |
|
IRPF / PFEZ |
993.325.185 |
3.367.780.607 |
2.136.591.938 |
6.497.697.730 |
I. SOCIEDADES / SOZIETATEEN g/Z |
257.349.847 |
757.063.112 |
336.853.924 |
1.351.266.883 |
IVA / BEZ |
1.118.496.532 |
3.487.688.133 |
2.315.204.764 |
6.921.389.429 |
IIEE FABRICAC. e IE ELECTRIC. |
220.927.037 |
688.893.157 |
457.302.560 |
1.367.122.754 |
RESTO TRIBUTOS / GAINERAKO ZERGAK |
139.058.643 |
502.049.139 |
352.131.971 |
993.239.753 |
TOTAL / GUZTIRA |
2.729.157.244 |
8.803.474.148 |
5.598.085.157 |
17.130.716.549 |
2022an, 932,3 milioi euroko kupoa ordaindu da. Zerga-bilketaren eta Estatuari egindako ordainketen itxieraren berri izan ondoren, ekarpenen likidazioaren azken zenbatekoa 11.598,8 milioi eurokoa da: hasieran aurrekontuan jasotakoak baino 594,9 milioi gehiago.
2022ko LIKIDAZIOA / LIQUIDACIÓN 2022 | ||||
2022ko FORU ALDUNDIEK EUSKO JAURLARITZARI EGIN BEHARREKO EKARPENAK |
||||
ARABA / ÁLAVA |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
GUZTIRA TOTAL |
|
Ekarpen koef. 2022 |
16,16% |
50,39% |
33,45% |
100,00% |
EKARPENAK 2022 APORTACIONES 2022 |
1.874.358.640 |
5.844.612.121 |
3.879.783.198 |
11.598.753.959 |
2022KO EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRAREN LIKIDAZIOA
2022ko zerga-bilketaren itxiera ikusita, 98,3 M €-rekin zuzkituko da Egokitzapenerako Funts Orokorra, eta Araba eta Gipuzkoa artean banatuko da. Horiei 12.367.769 eta 85.929.333 euro dagozkie, hurrenez hurren.
EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRA 2022 |
||
EUSKO JAURLARITZA |
70,81% |
69.604.178 |
FORU ALDUNDIAK |
29,19% |
28.692.924 |
Araba / Álava |
4.636.777 |
|
Bizkaia |
14.458.364 |
|
Gipuzkoa |
9.597.783 |
|
GUZTIRA / TOTAL |
98.297.102 |
ENERGIAREN ETA KREDITU-ERAKUNDEEN ETA KREDITUKO FINANTZA-ESTABLEZIMENDUEN ALDI BATERAKO KARGEN ERAKUNDE ARTEKO BANAKETA
HDEKren bileraren arabera, Euskadik bi kargetan izan beharreko partaidetzak hiru maila instituzionalen eskumenak finantzatzen lagundu behar duela jo da. Hortaz, Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien artean banatuko dira karga horiek, bakoitzaren koefiziente bertikal eta horizontalaren arabera.
Bestalde, toki-erakundeek bi aldi baterako kargetan izango duten partaidetza lurralde historiko bakoitzeko foru-organoetan zehaztuko da.
INBERTSIO ESTRATEGIKOEN ERAKUNDE ARTEKO PLANA
Azkenik, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek 2022-2024 aldirako Inbertsio Estrategikoen Erakunde arteko Plana (IEEP) garatzeko egindako Erakunde arteko Akordioaren esparruan aurreikusitako proiektuen eta jardueren gauzatze-mailaren berri eman da. Plan horrek 528,8 milioi euroko inbertsio orokorra aurreikusten du 2022tik 2024ra bitartean, Euskadi Next programaren zortzi osagaien artean banatuta (horietatik 93,26 milioi euro 2022ri zegozkien).
Aurreikusita zegoenez, IEEPa bere osotasunean atera da 2022ko ekitaldian, eta, horretarako, beharrezko funtsak Foru Aldundiei banatu zitzaizkien: 7 milioi euro Arabako Foru Aldundiari, 23 milioi Bizkaiko Foru Aldundiari eta 14,2 milioi Gipuzkoako Foru Aldundiari. Halaber, dagozkion aurrekontu-partidak gaitu zitzaizkien horiek gauzatzeko ardura zuten Eusko Jaurlaritzako sailei.
2022an, guztira, 112,7 milioi euro inbertitu dira hainbat proiektutan; hau da, urte horretarako aurreikusitako guztizkoaren % 120,8ko gauzatze-maila izan da, eta IEEParen zuzkidura osoaren % 21,3koa.
Plan hori elikatzen da euskal erakundeen baliabide endogenoetatik, eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismotik datozen Europako baliabideetatik.
|
|
|
Eurotan |
|
|
2022 |
Gauzatua |
2022ko aurreikuspenaren gaineko % |
IEEP GUZTIAREKIKO % |
1. OSAGAIA: PERTSONEN OSASUNA ETA ZAINKETA |
18.150.000 |
34.824.936 |
191,9 |
77,0 |
2. OSAGAIA: BIZIALDI OSOKO IKASKUNTZA |
1.740.000 |
1.561.115 |
89,7 |
13,0 |
3. OSAGAIA: ENERGIA BERRIZTAGARRIAK SORTZEA |
1.000.000 |
1.000.000 |
100,0 |
2,9 |
4. OSAGAIA: MUGIKORTASUN JASANGARRIA |
38.200.000 |
50.178.391 |
131,4 |
36,9 |
5. OSAGAIA: DIGITALIZAZIOA ETA BERRIKUNTZA |
20.810.000 |
11.754.389 |
56,5 |
5,8 |
6. OSAGAIA: HIRI-HABITATA |
9.870.000 |
9.300.000 |
94,2 |
10,0 |
7. OSAGAIA: HABITAT NATURALA ETA HONDAMENDI NATURALEN PREBENTZIOA |
1.000.000 |
143.868 |
14,4 |
7,2 |
8. OSAGAIA: EKONOMIA ZIRKULARRA |
2.500.000 |
3.910.271 |
156,4 |
105,7 |
GUZTIRA |
93.270.000 |
112.672.971 |
120,8 |
21,3 |