Nerea Melgosa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Vital Fundazioa Kulturunearen Dendaraba aretoan (Vitoria-Gasteiz) izan da gaur arratsaldean. Sonia Estevez´ek, zuzendari eta ekoizleak, bere azken lanaren hainbat xehetasun komentatu ditu.
Sonia Estévez´ek beste ikuspegi batzuetatik landu beharreko gizarte-gaiak argitzearen alde egin du. Kasu honetan, obra negar egitearen defentsa da, zuzendari gasteiztarrak publikoarekin izandako topaketan adierazi zuenez. Nerea Melgosa sailburuarekin eta Zurine Elordi Emakundeko idazkari nagusiarekin ere izan da.
Negarrari lotutako ikuspegi negatiboa zalantzan jartzen da artea, entretenimendua eta errebindikazioa uztartzen dituen lan pedagogiko honen bidez. Tik Tak Film Studio ekoiztetxe independenteak ere babestu zuen bere aurreko proiektua, Txotxongiloa, nazioarteko hainbat sari jasotzen dituen film labur feminista.
Malkoek emozioei buruzko hausnarketa bat irekitzen dute malko sendatzaile berezi baten eta Peru izeneko haur baten laguntzarekin. Ekimenak Vital Fundazioaren, Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udalaren eta Mendizabala LHIIren babesa du.
Malkoen musika Koldo Uriarte musikagile arabarrari dagokio eta jantzien diseinua Maddalen Agirre Loinazena da. Gidoian Arantza Cordero´k, Javier Fernández Landaluze´k eta Sonia Estévez´ek parte hartzen dute. Yohanna Baena da euskeraz egindako film labur honen argazki zuzendaria.