2023 urteko dirulaguntzen deialdia Donostiako irabazi asmorik gabeko entitateentzat

Deialdi honetan, ondorengo udal departamentuek eta Donostia Kultura tokiko enpresa erakunde publikoak ematen dituzten laguntzak sartzen dira:
   

Dirulaguntzak

DEIALDIAREN OINARRIAK, ESKAERAK, EPEAK…

Dirulaguntza deialdia otsailaren 28an GAO-n argitaratu ondoren, hilabete bateko epea dago eskaerak aurkezteko hurrengo egunetik hasita, hau da martxoaren 1etik martxoaren 28ra arte.

Oinarriak eta Diru partidak atalez atal:

Garapenerako Lankidetza = 993.626 €
Sentiberatzea eta garapenerako hezkuntza = 439.485 €

2023ko aurrekontuetan, deialdi honetarako jasotzen diren laguntzetarako izendatutako dirua 2.174.763,15 euro da (2.107.495 Udala + 67.268,15 DK).

Donostiako Udalak, gizartearen kohesiorako eta herritarren partaidetzarako duten garrantziaz jabeturik, elkarteak eta haien jarduera bultzatzen ditu eta, hala, bere udal atal, eta Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoaren aurrekontuen bidez, diru laguntzak jasotzeko aukera eskaintzen die hiriko taldeei eta irabazi asmorik gabeko beste entitate pribatu batzuei, hainbat arlotan egiten dituzten ekintzak gauzatzen laguntzeko asmoz.

Izan ere, talde horien ekimenek donostiarren bizi kalitatea hobetzen laguntzen dute eta, batzuetan, herri erakundeek proposaturiko ekimenen osagarri izaten dira.