Basque Trade & Investment-ek Inflation Reduction Act (IRA) delakoaren eraginari buruzko txostena egin du

Argitalpenak
28 otsaila, 2023
Basque Trade & Investment Nazioartekotzea AEBak Ipar Amerika Mexiko

2022ko abuztuaren 16an onartutako Inflation Reduction Act of 2022 Inflazioa Murrizteko Legeak (IRA) pizgarri eta salbuespen fiskalak aurreikusten ditu, karbono-emisioak nabarmen murrizteko eta energia berriztagarriak bultzatzeko, gizarte-segurantzako sistema indartzeko, osasun-kostuak murrizteko eta diru-sarrera fiskalak handitzeko.


Legearen helburu nagusietako bat inbertsio horiek fabrikazio nazionalaren bidez katalizatzea denez, pizgarriak eskuratzerako orduan aplikatzen diren hainbat neurri ezarri dira. Adibidez, kontsumitzaileek ibilgailu elektrikoak erosteko sorospena eskuratu ahal izateko, beharrezkoa da bateria elektrikoan erabilitako lehengai kritikoen % 40 AEBetan edo AEB-ek merkataritza akordio bat duten herrialdetan erauztea eta bateriaren osagaien % 50 gutxienez Estatu Batuetan, Kanadan edo Mexikon fabrikatzea edo muntatzea. Neurriek energiaren sektorean ere eragin handia dute, adibidez, ekoizpenerako edo inbertsiorako kreditu fiskala lortzeko Estatu Batuetan fabrikatutako burdina, altzairua eta manufakturatutako produktuak erabili behar direlako.
 


Orain arte, AEBrekin automobilgintzan egindako negoziazioetan lortutako aurrerapenak mugatuta daude Europako enpresek Ibilgailu Garbietarako Merkataritza Kreditua (AEBko merkataritza-operadoreei saltzen zaizkien ibilgailuentzat) eskura izan dezaten. Energiari dagokionez, berriz, orain arte hartutako neurriak Europako energia-merkatuak
bultzatu eta indartzera bideratuta daude, eta, horretarako, hainbat neurri hartu dira, hala nola subsidioak eta zerga-salbuespenak (neurri handi batean, lehendik dauden funtsak birbideratzea dakarte), baimenak lortzeko erreforma eta merkatu elektrikoaren erreforma.

Txostena HEMEN

230227-BasqueTrade-Analisis-Impacto-IRA