Izena emateko epea zabalik ‘Gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak hezkuntza formalean’ tailerrean

Ikastaroaren hartzaileak bigarren hezkuntzako ikastetxeetako irakasleak, hezkidetzaren arduradunak eta orientatzaileak izango dira

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak hezkuntza formalean‘ ikastaroa Bilbon eta Donostian. Sesio hauek bigarren hezkuntzako ikastetxeetako irakasleei, hezkidetzaren arduradunei eta orientatzaileei zuzenduta dago. Eider Goiburuk, psikologialaria soziala, sexu-hezitzaile eta berdintasun teknikariak emango du tailerra.

Formazio honen helburu nagusia, ikastetxeetako irakasle, orientatzaile eta hezkidetza arduradunei indarkeria sexistaren prebentzio eta esku-hartzerako baliabideak eskaintzea da.

Foileto informatiboa

Bilbon:

Izena emateko bete behar den formularioa

Noiz: 2023ko martxoaren 22an eta 29an

Non: GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 – behea

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara

Izena emateko epea: 2023ko martxoaren 1etik 9ra

Hizkuntza: EUSKARA

Leku kopurua: 20 lagun

Donostian:

Izena emateko bete behar den formularioa

Noiz: 2023ko martxoaren 24an eta 31an

Non: CRAJ, Anoeta 28

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara

Izena emateko epea: 2023ko martxoaren 1etik 9ra

Hizkuntza: EUSKARA

Leku kopurua: 25 lagun

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko martxoaren 1ean indarrean jarriko ditugun formularioak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: 2023ko martxoaren 1etik 9ra

 [email protected]

 94 4031645

Hartzaileak: lehentasuna izango dute bigarren hezkuntzako ikastetxeetako irakasleak, hezkidetzaren arduradunak eta orientatzaileak. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.