Martxoaren 8tik 9ra FICOBA erakustazokan (Irun) Unire soldadura-azoka egingo da. Unire azoka, materialak eta teknologiak batzeko irtenbideak eskaintzen eta eskatzen dituzten enpresen ekosistema biltzera, negozioa sortzea sustatzera, ezagutza trukatzera eta etorkizuneko profesionalen talentua sustatzera bideratutako ekitaldia da.
Soldadura sektoreko eragile askok hartuko dute parte azokan. Bestalde, Lanbidek enplegurako orientatzaile-talde batekin parte hartuko du, bai eta aukerabeRRi programako teknikariekin ere (Euskadiko enpresetan birkualifikatzeko eta birkokatzeko programa).