ESIa eguzki-energia fotovoltaikoko ekipoak hornitzen eta instalatzen hasi da Balmasedako, Gallartako eta Ortuellako osasun-zentroetan. Laster, Repelegako, Buenavistako eta Sodupeko instalazio-lanekin hasiko dira.
Gure ESIko hainbat zentrotan hasitako jarduera horrek energia berriztagarria ekoizteko sistemak ezartzea du helburu, honako hauek lortzeko: batetik, zentro horien energia elektrikoaren eskaera partzialki hornitzea; eta, bestetik, elektrizitatearen ekoizpenagatik eta distantzia handiko banaketagatik sortzen diren CO2-ren isuriak murriztea. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legean ezarritako helburuak betetzen dira. Proiektuaren zenbatekoa 280.400,00 €-koa da, ekipamenduak eta instalazioa barne.
Osakidetzako zentroetako jasangarritasun energetikoko irizpideak betetzeko jarduketa-planean jasotzen da eguzki-jatorri fotovoltaikoko elektrizitatea sortzeko sistemak ezartzea. Plan hori energia-kontsumoa murriztera eta ekoizpen berriztagarria handitzera bideratzen da. Hala, eredu jasangarriago baterantz joateko bidean aurrera egiten da.