Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Okendo Alde Plan Berezia, Atletico San Sebastianen lursaila lagatzea, Alkolea eta Martuteneko HAPOa
Donostiako Udalak onartu du, hirian Emisio Gutxiko Eremua (EGE) ezartzeko beharrezkoa den sistema integrala honitu, ezarri, abiarazi, operatu eta manatentzeko kontratazio espedientea.
Eneko Goia alkateak esan du, tramite honekin Udalak lehen urratsa eman duela hiritarrentzat Donostia garbiago eta atseginago bat izaten eta Europako estandarrak ezartzen lagunduko duen sistema ezartzeko.
Kontratuaren objektua da, Donostian EGE ezarteko beharrezkoa den sistema integrala hornitu, ezarri, abiarazi, operatu eta mantentzeko aurretiko ingenieria zerbitzua izatea, eta emisioak gutxitzen lagunduko duten beste hainbat jarduketa egitea.
Zaintza eta sarbideak kontrolatzeko sare batek osatuko du sistema integrala. Eta horri esker ibilgailu motordunen matrikulak ezagutu ahal izango dira eta, gainera, emisioak neurtzeko ingurumen monitorizazio sarea sortuko da.
Bestalde, sistemak segidako jarduketa osagarriak izango ditu: Bertakoen Lehentasuneko Eremuak sortzea – hots, Ordenantzak baimentzen dituen ibilgailuak bakarrik sartu ahal izango diren eremuak –, informazio panelen sarea instalatzea, eta zamalanetako eremuak digitalizatzea.
Kontratua bi sortetan (1 eta 2) eta bi fasetan banatuta dago (Ezarpena eta Eragiketa):
- 1 SORTA: Sorta hau osatzen dute, alde batetik, esleipendunak bigarren sortan egin beharreko sistema instalatzeko lanak egiteko Zuzendaritzak, eta bestetik, kontratuaren bi faseek beharrezkoa duten aholkularitza lanek.
- 2 SORTA: EGE ezartzeko behar diren elementu guztiak hornitzea eta instalazea, eta funtzionamendua bermatzea. Lan horiek Ezarpena fasean egingo dira. Eragiketa fasean, berriz, segidako zerbitzuak emango dira: instalatutako sistemak monitorizatzea, txostenak egitea, zehapen-proposamenak bidaltzea, eta datuak egiaztatzea, baita sistemak behar dituen mantentze-lanak egitea ere.
Kontratuaren gauzatze-epea honakoa da:
• Ezarpen fasea: 2023ko abenduaren 31 baino lehenago amaituko beharko da nahitaez, eta ez da luzatzeko aukerarik izango.
• Eragiketa fasea: Behin sistema ezarrita, eragiketak egiteko epea 24 hilabetekoa izango da.
Halaber, kontratuak aurreikusten du 24 hilabete baino gehiago luzatu ahal izango ez den luzapen bat, betiere eragiketa fasean izaten den esperientziak baldintzatuta.
Kontratuaren aurrekontua 2.967.129 eurotakoa da (1 SORTA : 78.584 € + 2 SORTA: 2.888.545 €). Jarduketa hauek guztiak Eurpako Batasunak finantziatutako Brreskuratze, Eraldaketa eta Erresilentzia Planaren barruan daude (Next GenerationEU Funtsak)
Okendo Aldeko Plan Berezia
Tokiko Gobernu Batzarrak behin betiko onartu du Manteo – Okendo Aldeko hirigintza eremuko Hiri Antolamenduko Plan Berezia. Horri esker, adineko eta gazteentzako 90 etxebizitza egin ahal izango dira, bai eta Basque Culinary Centerren GOE proiektua ere.
Plan Bereziak azpieremua bost lurzatitan banatzea proposatzen du. Horrela, egun dauden bi eraikinak finkatzen dira –Okendo kultur etxea eta Xabier Zubiri Manteo institutua–, eta ekipamendu lurzati berri bat sortzea proposatzen da Nafarroa etorbidearen parean –Basque Culinary Centerren GOE proiekturako–, bai eta etxebizitza dotazionaletarako eremuaren alboetan dauden bi eraikin ere -adinekoentzako eta gazteentzako 90 etxebizitza–.
Atletico San Sebastian klubaren lursaila lagatzea
Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du, banandu ondoren 432,70 m²-ko azalera duen eta Club Atlético San Sebastianen jabetzakoa den lursail bat doan lagatzea.
Udalak egokitzat jo du eremu horretan esku hartzea Parkourreko instalazio baten ekipamenduarekin, nerabeen eta gazteen artean jarduera fisikoa sustatzeko instalazioen eskaerari erantzuteko; izan ere, horiek eskatzen dute pista eta kirol zelai arautuetan egin daitezkeenez bestelako kirol jarduerak eta jarduera fisikoak egin ahal izatea.
HAPO Alkolea eta Martutene
Tokiko Gobernu Batzarrak hasierako onarpena eman dio Alkolea eta Martuteneko Parkearen transformazio azpiestazioei buruzko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari.
Funtsezko helburua da lurzatian eraikin berri bat ezartzea, transformadore instalazioaren erabilera osagarri gisa, Gipuzkoako elektrizitate horniduraren sareko bulegoak eta beste zerbitzu orokor batzuk zentralizatzeko gaitasunarekin, gaur egun lurralde horretan banatuta dauden horien unitate txikiak ordezkatzeko. Horrekin, egiten duen zerbitzu publikoaren funtsezko hobekuntza operatiboa lortzea espero du.
2023/03/07-an argitaratua