ALOKABIZI

Otsailaren 15ean Euskadiko Arkitektura Institutuan egindako jardunaldi horretan Alokabide sozietate publikoak kudeatutako etxebizitza-parkerako aurreikusitako alokairu sozialeko etxebizitza babestuen eredu berria aurkeztu zen. Alokabizi proiektuaren baitan garatzen ari da.

Alokabizi Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren esparruan Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzak eta Alokabidek bultzatutako proiektua da. Euskadiko etxebizitzen eraikuntzaren eta birgaitzearen sektorearen eraldaketa bultzatzea du helburu, alokairu sozialeko etxebizitza babestuen eredu berri baten bidez, pertsonen zerbitzuan eta ongizatean oinarrituta.

Proiektu honek, 3 ardatz (jasangarritasuna, digitalizazioa eta inklusioa), 9 ikerketa-ildo eta 27 ekintza estrategiko dituen esparru estrategiko bat osatzen du, gutxienez 90 pertsona biltzen dituzten 30 lantalderekin (besteak beste, eraikuntzaren, ingeniaritzen, telekomunikazioen, sektore akademikoaren edo berrikuntzaren munduko profesionalak).

Alokabizirekin, Alokabide alokairu sozialeko etxebizitzaren sektore publikoan berrikuntzako buru da.