Mikel Anton Europako Gaietarako zuzendariak gaur Cartagenan (Murtzian) egingo den Itsas Eskualde Periferikoen Konferentziaren (CRPM) Buro Politikoan parte hartuko du, Euskadik duen Arku Atlantikoko Batzordearen lehendakaritzaren ordezkari gisa. Bileran sektore- eta estatutu-izaerako hainbat gai jorratuko dira.
Eusko Jaurlaritzako arduradunak Europar Batasuneko Espainiaren Lehendakaritzari buruzko panelean parte hartuko du – 2023ko bigarren seihilekorako aurreikusia –. Bertan, Makroeskualde Atlantikoaren konfigurazioa defendatuko du eta seihileko horretan burutzearen garrantzia azpimarratuko du.
Era berean, energia-trantsizioaren lurralde-dimentsioari, klima-larrialdiari eta hondamendi naturalei emandako erantzunari buruzko panelean ere parte hartuko du, eta EBren Elkartasun Funtsak aipatuko ditu gai horietarako.