2023ko aurrekontua onartu da Donostian

xr:d:DADuXxGIaK0:1147,j:708915462,t:23031310

Donostiako Udalak 2023ko aurrekontua onartu du gaurko ezohiko udalbatzarrean, eta 461,9 milioi euroko aurrekontua kudeatuko du, hau da, iazkoa baino %8,73 handiagoa.

Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Kerman Orbegozok azpimarratu du 2023ko aurrekontua, beste behin bere, diseinatuta dagoela behar gehien dutenei udal administrazioaren aldetik erantzun egokiena eta baliabide gehiago jasotzeko.

Hortaz, adierazi du, bi urtez jarraian osasun-larrialdiak baldintzatutako aurrekontuak izan ondoren, Udala 2019ko aurrekontua gainditzen duten zifretara itzuli dela. Ildo beretik, Orbegozok, honakoa nabarmendu du: “Gaur onartu dugun aurrekontua sendoa, zorrotza, ondo landutakoa eta Donostiak aurrera egiten jarraitzeko hirak dituen beharrei erantzuten duen aurrekontua da”.

Akordioak

Aurrekontuaren tramitazioa udal gobernuaren eta oposizioko taldeen arteko hainbat akordiorekin amaitu da. Berdintasuna, kultura, segurtasuna eta ingurumenarekin lotura duten akordioak.

Hortaz, udal gobernuak eta Elkarrekin Donostiak adostu dute 50.000 euroko aurrekontu-saila sartzea erdialdean Emakumeen Etxearentzako kokapen berria bilatzeko azterketa egiteko. Gainera, berdintasun arloan ere, beste bi aurrekontu-sail sartzeko akordioa lortu dute: lehena, 10.025 eurotakoa sexuen eta dibertsitatearen hezkuntzari buruzko programa bat garatzeko ikastetxetako zein institutuetako gazteei zuzenduta; eta bigarrena, 10.025 eurotakoa, guraso bakarreko familiak zaintza kontziliazioa egin ahal izateko programarako.

Era berean, udal gobernua eta Elkarrekin Donostiak adostu dute 20.000 euro bideratzea Kontadores-en kultura-zerbitzua jartzeko beharren azterketa bat egiteko, baita hiriko etorkizuneko kultur etxeek nolakoak izan beharko luketen eta zein zerbitzu eskaini beharko luketen aztertzeko ere.

Halaber, energia eraginkortasunarekin lortura duten segidako bi zuzenketa adostu dituzte: lehena, 99.900 eurotako laguntzak bideratzea komunitate energetikoak sortzeko; eta bigarrena, 60.000 euro bideratzea hiriaren argiteriaren energia eraginkortasuna hobetzeko.

Bestalde, udal gobernuak eta PP taldeak akordioa lortu dute aurrekontuan 500.000 euro Udaltzaingoa indartzera bideratzeko.

Azkenik, udal gobernuak EH Bilduk aurkeztutako eduki ekonomikorik gabeko bost zuzenketen alde bozkatu du, eta zehatzago segidakoak babesteko: udalbatza euskalduntzeko plana egiteko; hizkuntza arauen eta irizpideen jarraipena egiteko; Kulturan euskara indizea handitzeko; hizkuntza paisaia euskaraz egiteko; eta Zinemaldia euskalduntzeko.