Iñigo Urkulluk ireki du Bilbon Euskadiren etorkizuna aztertzeko Europa Pressek antolatutako jardunaldia. Jardunaldian Arantxa Tapia sailburua eta Pedro Azpiazu sailburua ere izan dira.
Euskal produkzio-sarearen hazkundea eta lehiakortasuna lankidetzaren bidez iritsiko dela adierazi du, eta adibide gisa duela 30 urte Euskadik martxan jarri zuen klusterren politika aipatu du, Europan aitzindari izan zena.
Trantsizio energetikoari dagokionez, bere hitzaldian aipatutako beste arrakasta-gakoetako bat, Lehendakariak ezinbestekotzat jo du energia-eraginkortasunean eta energia berdearen sorreran oinarritutako energia-eredu propioa garatzea eta ahal bezain azkar praktikan jartzea.