1. fasea 22,1 milioi eurotan lizitatuko da, eta gauzatzeko epea 32 hilabetekoa izango da, URAk, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Andoaingo Udalak obrak egiteko hitzarmena sinatzen dutenean.
Obra horien bidez, Oria ibaira egingo den zuzeneko isurketa handiena Oria erdialdeko saneamendu-sarera bideratuko da, eta errekastoaren ur-goraldien errepikapen naturalaren arriskua murriztuko da.
Obren I. fasea Martin Ugalde Kultur Parkearen parean hasten da, eta Denak poligonoaren hasieraraino luzatzen da. Jarduera honek 10.991.315 euroko aurrekontua izango du (BEZa barne). Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF 2021-2027) finantzatzen du proiektu hau.