Ordainpeko errepideen erabilpenarekin lotutako iruzurra barne hartuko du, bai eta bide-segurtasuna hobetzeko errepideei buruzko informazioa partekatzea ere
Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Segurtasun Sailaren bitartez, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lankidetza-hitzarmenari. Hitzarmenak trafikoa, errepideak eta bide-segurtasuna hobetzeko bide-informazioa partekatzea barne hartuko ditu.
Bi administrazioek beharrezko jo dute hitzarmena izenpetzea, bide-segurtasunarekin lotutako euren eginkizunen eraginkortasuna hobetze aldera. Horrela, hitzarmen honek besteak beste, erraztuko du trafikoari eta istripuei buruzko datuak, trafiko-kameren irudiak edo bide-informazioa, oro har, trukatzea. Bestalde, hitzarmena sinatu duten aldeek hitzeman dute ordainpeko-bideen erabilpenarekin lotutako iruzurra kudeatzen eta jazartzen elkarlanean jardungo dutela.
IRAUPENA ETA EZARPEN-ESPARRUA
Hitzarmen honen ezarpen-esparrua Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Errepideen Sarea izango da, eta arreta berezia eskainiko zaie lehentasunezko eta oinarrizko sareei, zirkulazio-indize altuak jasaten baitituzte, eta, gainera, edozein gorabeherak trafikoa erabat ito baitezake eta eragina izan baitezake maila baxuagoko beste errepide batzuetan.
Hitzarmenak lau urteko indarraldia izango du, eta gehienez ere beste lau urtez luzatu ahal izango da.