UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko hainbat masterretako ikasle talde batek ia bi urte daramatza University of Arts Londoneko (UAL) London College of Communication-ekin elkarlanean.
Hainbat fasetatik igaro ondoren, martxoan erakusketa bat inauguratu da Londresen, eta jardunaldi bat egin da bi unibertsitateetako ikasle, irakasle eta ikerketa-langileekin.
UALren Ciudades Creativas ekimenaren barruan, London College of Communication-ek Changing Places erakusketa aurkeztu du, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatearen laguntzarekin. Ekimen honek Bilboko artista berrien lana erakusten du eta Europako hiri-berroneratze proiektu handienetako batean zentratzen da: Bilboko Zorrozaurre/Erribera uhartean hain zuzen ere.
Proiektua London College of Comunicacion-ek UPV/EHUra egindako bisitetan oinarrituta garatu da, non tailerrak eta ekitaldiak antolatu ziren. Ekitaldi horietan, Zorrozaurreko komunitateen esperientziak kritikoki aztertu zituzten, hirietako aldaketa azkarrek, batzuetan, biztanleek bizitako esperientzietan eragin problematikoa dutela onar zedin. Ikerketa horiek Elephant and Castle eremuan, LCC Fakultatean, bizitako esperientziekin konparazio-azterketa bat eskaini dute. Londreseko zonalde hori ere hiri-berroneratze prozesu garrantzitsuak jasaten ari da.
Proiektua unibertsitateen arteko aldez aurreko harreman batetik sortu zen, orain dela 4 urte, UPV/EHUren udako ikastaro baten diseinu bateratuarekin eta Bilboko Udalaren udako ikastaroetan bi saioko ikastaro batekin lankidetzan egon zirenean.
Proiektu hau arte bisualen arloko sortzaile eta artistei zuzenduta zegoen, batez ere argazkilaritzari, komunitate finkatuetan modu sortzaile eta etikoan lan egiten dutenei. Horretarako, Zorrozaurre uhartearen espezifikotasuna hartu da abiapuntu gisa, aukera horiek aztertzeko.
Une honetan erakusketa Londresen dago, baina lana 2022-2023ko udazkenean eta neguan Bilbon eta Londresen egingo diren erakusketa eta/edo ekitaldietan aurkeztea aurreikusten da.