Eusko Jaurlaritzak konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa jarriko du Euskadiren eskumenak urratzen dituen Estatuaren xedapen baten aurka

EJren Kontseiluak baimena eman du Konstituzio Auzitegian konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa jartzeko 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legearen xedapen gehigarri baten aurka. Bingen Zupiriak adierazi duenez, Gobernuak uste du Lege hau Eusko Jaurlaritzaren betearazpen-lanetan sartzen dela eta autogobernua urratzen duela bertan Estatuak bere tresna informatikoak ezartzen bait ditu Gobernu honek dirulaguntzen eta kontratuen prozeduretan betearazte-lanak egin ditzan. 2023rako Aurrekontuei buruzko Estatuko Legeak, aldez aurretik galdetu gabe, Euskal Autonomia Erkidegoari ezartzen dio Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren aplikazio bat erabil dezala euskal organoek Europako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko funtsak gauzatzeko ematen dituzten dirulaguntza eta kontratu guztiak izapidetzeko eta kudeatzeko. “Jaurlaritzako zerbitzu juridikoek ohartarazten dute gure prozeduretan Estatuko tresnak ezartzeak arriskua dakarrela, eta horrek legez kanpoko esku-sartzea ekarriko lukeela gure ardurapeko zeregin publikoetan, Estatuak jarduera exekutiboak egingo bait lituzke gure prozeduretan, Gernikako Estatutuak aitortzen duenaren aurka”, esan du.

 Informazio gehiago

REVIE