Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak presentzia nabarmena izan du Bilbao Exhibition Centren martxoaren 21etik 23ra bitartean egingo den World Maritime Week-en (WMW). Oroz sailburuordeak inaugurazioko osoko bilkuran parte hartu du, eta, Arrantza eta Akuikulturako zuzendari Leandro Azkuerekin batera, Eurofishing Jardunaldi Teknikoaren bi saio ireki ditu. Bertan, nazioarteko adituek itsasoko espazio-plangintzaren eta benetako kasuekin egindako tunidoen kudeaketaren erronkei helduko diete.
Inaugurazio ekitaldian, Orozek bi mezu nagusi eman nahi izan ditu: tradizioa eta modernizazioa uztartzearen garrantzia, sektorearen iraunkortasuna bermatzeko, guztion artean lan eginez itsasoak zainduko dituzten eta milaka urte dituen sektore baten iraunkortasuna ahalbidetuko duten interesak bateratzeko, errespetuzko arrantza baten bidez eta europar batasunak eskualdeko arrantza-erakundeetan lidergo sendoa izateko beharraren bitartez.
World Maritime Week nazioarteko itsas sektorearen topaketa erreferentea da, eta, aldi berean, nazioarteko lau kongresu egingo dira honako sektore hauei buruz: ontzigintza (SINAVAL), arrantza (EUROFISHING), portuak (FUTUREPORT) eta olatu, marea eta korronteen energia (OCEAN ENERGY CONFERENCE).