Gobernu Kontseiluak Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko jarduerak sustatzeko deialdia onartu du gaur

Kultura eta Hizkuntza Politika sailak hiru milioi euro bideratuko ditu Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko jarduerak sustatzeko dirulaguntzetara. Honako hauek dira diruz lagundu daitezkeen jarduerak:

  • Kultura-ondareari balioa ematea, hau da, kultura-ondasunak ezagutzeko, balioa emateko, aitortzeko eta erabilera emateko jarduerak.
  • Kultura-ondarea hedatzeko, hau da, sentsibilizazioaren, sozializazioaren eta ondarearen interpretazioaren bidez ondare-balioen berri emateko jarduerak.
  • Babes berezi edo ertaineko kultura-ondasun higiezinak edo haien ingurunea desjabetzeko finantzaketa.
  • Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan sartuta dauden ondasunak edo babestuak izateko espedientea irekita dutenak zaindu, aberastu eta babesteko beste edozein jarduera.

Diruz lagunduko diren proiektuak 2023ko ekitaldian hasi beharko dira edo hasita egon beharko dute, eta beranduenik ere, 2025eko azaroaren 30a baino lehenago amaitu beharko dira.

Eskaerak aurkezteko epea hilabeteko epea izango da deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko dirulaguntzen 2022-2024 deialdian guztira 19 proiektu lagundu ziren diruz, besteak beste, Gazteluko Muinoa balioztatzea eta berreskuratzea; Argiñetako tenpluaren eta nekropoliaren balorizazioa; Portillako Gazteluaren Omenaldi Dorrearen balioa nabarmentzeko eta zabaltzeko proiektua; Zalduondo bolatokia birgaitzea, Arabako bola-jokoa eta Bidea interpretatzeko zentroa; Zumaiako Karmeldar Oinutsien Komentua Birgaitzeko Egikaritze-Proiektua Exekutatzeko Obra; Azkoitiko Nagusia 80ko Idiakez Ederra birgaitzeko, sendotzeko eta berrerabiltzeko fase 1.