Gobernu Kontseiluan 2030erako Euskadiko V. Ingurumen Esparru Programa onartu ondoren, Lehendakariak harrera egin die gaur esparru hori zehaztu duten lantaldeak koordinatu dituzten 6 adituetako 5i. Esparru hori Euskadiko ingurumen-politiken iparrorratza izango da hamarkadaren amaierara arte, eta 2030. urterako lurralde jasangarriago bat lortzeko bidea ezarriko du.
Ekitaldian parte hartu duten koordinatzaileak honako hauek dira:
- Itziar Alkorta, UPV/EHUko Udako Ikastaroen zuzendaria eta Donostia Sustainability Forumeko koordinatzailea; ingurumena beste politika batzuetan txertatzeari buruzko lantaldeko buru izan da.
- Cristina Ortiz de Salido, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Osasun Programen arduraduna eta osasunari lotutako ingurumen-bektore berriak txertatzea landu duen taldeko koordinatzailea.
- Jorge Fernández, Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren Energia eta Ingurumen Lab-eko koordinatzailea eta jasangarritasun lehiakorrari buruzko lantaldea zuzendu duena.
- Garbiñe Manterola, BRTA – Basque Research & Technology Alliance-ko Transferentziako arduraduna eta finantzaketa jasangarriari buruzko lantaldeko koordinatzailea.
- Nerea Ortiz, BC3-Basque Centre for Climate Change-ko Eragiketen burua (zuzendariaren ordez, María José Sanz) monitorizazio eta kudeaketa aurreratuari lotutako alderdiak landu dituen taldeko ordezkaria.
Seigarren koordinatzailea Eneko Atxa, chefa eta Azurmendi Taldearen jabea, izan da, kontsumo kontziente eta jasangarria landu duen taldeko koordinazioaz arduratu dena.