Guatemala, bakerako etorkizun baterantz. Euskal eta Katalandar lankidetzako babesa eta artikulazioa trantsizioko justizian

1960 eta 1996 bitartean, Guatemalak barne gatazka armatu bat izan zuen, eta, horren ondorioz, giza eskubideen urraketa larriak egin ziren, sistematikoki eta modu orokorrean. Uste da, 200.000 pertsona baino gehiago erahil eta desagerrarazi zituzten.

Trantsizioko justiziaren arloan herrialdeak egiten dituen ahaleginei laguntzeko, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziak eta Kataluniako Garapenerako Lankidetzaren Agentziak (ACCD) modu koordinatuan lan egiten dugu Guatemalan.

eLankidetza eta ACCD artikulatzeak lankidetza ekimenen osagarritasuna ahalbidetu du, bereziki, Guatemalako Auzitegiko Antropologia Fundazioarekin /FAFG), Giza Eskubideen Prokuradoretzarekin (PDH) eta Nazio Batuen Garapenerako Programarekin (PNUD). Gainera, koordinatutako lan horrek aukera ematen digu hausnarketa bateratua egiteko, Guatemalako testuinguruari buruzko azterketa partekatua egiteko eta laguntzeko estrategiak definitzen.

Aliantza hori baino lehen, agentzia bakoitzak Polizia Nazionalaren Artxibo Historikoa (AHPN) instituzionalizatzeko prozesuaren alde egin zuen; eta, 2019tik aurrera, Guatemalan lan koordinatu baterantz pausoak eman ditugu.

Bideo honen bidez, partekatzen ditugu Guatemalak trantsiziozko justizian eman dituen pausoak eta dituen erronkak; laguntzen ditugun entitate eta erakundeen lana eta gure artikulazioaren irismena. Era berean, hainbat ahotsek eta lekukotasunek nabarmentzen dute aurrera egiteko ezinbestekoa dela egia, justizia eta erreparaziorako eskubideak bermatzea, bai eta ez errepikatzeko bermeak ere, Guatemala bake etorkizunerantz joan dadin.

Ikus ezazu bideoa eLankidetzako Youtube kanalean