2023ko martxoaren 28 (asteartea): 12:00, Gasteizko Europa jauregian. OLARIZU aretoan
Gogoan hartu:
- Garraio publikoa hartzea duzu onena Europa jauregira iristeko (tranbiaren geltokia duzu instalazioen ondo-ondoan).Nola iritsi jakiteko .
- Ibilgailuak aparkatzea zaila da Europa jauregiaren inguruan, aparkaleku propioa duen arren. Aparkaleku hau txikia da, eta erabili ahal izateko, ALDEZ AURRETIK ERREGISTRATU behar da Pverde aplikazioaren bidez.
- Ateak azterketa ordua baino 30 minutu lehenago irekiko ditugu.
- Azterketa-aretoan sartzeko bi bide egongo dira.
- Ez ahaztu NAN, gida-baimena edo pasaportea eraman behar duzula azterketara.
- Boligrafoa ere zuk eraman behar duzu (beltza edo urdina).
- Egokitzapenen bat (azterketa handituak, zeinu-interpretea,…) edo proba egiteko laguntzaren bat eskatu duten pertsona guztiek esan zaien tokira joan beharko dute.
- Erabili komunak azterketa-gunera sartu aurretik, azterketa egiten ari zarela ez delako utziko komunera joaten.
- Probaren A zatiak 40 galdera eta erreserbako 5 izango ditu. B zatiak, berriz, 20 galdera gehi erreserbako 5 galderako bi aukera izango ditu. Hautatzen duzun aukeraren galderei erantzun beharko diezu. Ikusi argibide-orria (PDF, 237 KB) . Ikusi erantzun-orria (PDF, 338 KB) .
- Ez dira zuzenduko azterketa-eredua (A edo B) adierazita ez duten erantzun-orriak, eta ez da zuzenduko 1 edo 2 aukera markatuta ez duten orrien B zatia.
- Bi probak batera entregatuko dira koadernotxo batean, eta 120 minutuko denbora izango duzu bi zatiak egiteko.
- Ariketa amaitu ondoren, galderen koadernoak eta erantzun zuzenen txantiloiak argitaratuko dira.
- Probaren emaitzak 2023ko apirilaren 3an argitaratuko dira.