Donostiako bi ikastetxek euren jolastokiak irekiko dituzte aisialdi osasungarriaren programarako

binary comment
PRUEBA

Ekimen hori ‘Patio irekiak plan onean’ programaren barruan dago. Programa horren bidez, eskolaz kanpoko jardueren eskaintza bermatu nahi da, haurrentzako bizimodu osasungarria sustatzeko. Haurren Obesitatea Murrizteko Plan Estrategiko Nazionalaren (2022-2030) eta Lehen Hezkuntzarako Osasun Publikoaren 2022ko Estrategiaren garapenaren barruan kokatzen da programa hori.

Haurrek jarduera fisikoa ingurune seguruetan eta profesionalen laguntzarekin egitea errazteak, haurrei eta haien familiei bizi-ohitura osasungarriak
hurbiltzeak, eta, gainera, jarduera horiek bizi diren auzoetako ikastetxeetan egiteak, desberdintasunen murrizketa areagotzen du, eta, horrez gain, eragin positiboa du haurren –bereziki egoera zaurgarrienean daudenen– osasunean eta ongizatean. Helburu horiek kontuan hartuta, Aste Santuaren ondoren, programa hori Donostian modu pilotuan jarriko da martxan Donostiako bi ikastetxetan: Altzako Herrera HLHI eta Intxaurrondoko Hegoa HLHI ikastetxeetan.

Proiektuak doako jarduerak jarriko ditu abian hautatutako ikastetxeetako patioetan, astelehenetik ostiralera, bi orduz. Haurrei zuzendutako jarduera
dinamizatuak izango dira, langile kualifikatuek zuzendutakoak: aisia aktiboa, kiroleko-aisia, aisia artistikoa eta ludikoa, jarduera fisiko aerobiko moderatua eta tailerrak zein hitzaldiak, besteak beste, sukaldaritza osasungarriari, ongizate emozionalari, autoestimuari eta abarri buruzkoak. Ikastetxeek eta irakasleek aukeratuko dute zein ikaslek izango duten lehentasuna programan parte hartzeko, hain zuzen ere kirol-jarduerak egiteko aukera gutxiago dituztelako edo ohitura osasungarriak hartzea indartu behar dutelako.

Estatuko sektore publikoko fundazioa den Fundación Estatal Salud, Infancia y Bienestar Social (Fundación CSAI) fundazioarekin sinatutako lankidetzahitzarmen baten bidez egituratzen da Donostiako Udalak «Patios abiertos en plan bien» proiektuan duen partaidetza. Urteko 30.000 eurokoa izango da alderdi bakoitzaren ekarpen ekonomikoa. Hitzarmenak urtebete iraungo du, eta beste urtebetez luzatzeko aukera egongo da.